METRO BILBAO
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lutxana eta Erandio arteko obrek aldaketak eragingo dituzte metroaren ordutegietan apirilaren 28tik aurrera

Bestalde, Lutxana eta Erandio arteko bidaia 90 segundo gehiagokoa izango da, Metro Bilbaok zehaztu duenez, obrek irauten duten bitartean, 18 hilabetez.
EITB MEDIA
EITB MEDIA

Apirilaren 28tik aurrera, Metro Bilbaok Lutxana eta Erandio arteko zatia berritzeko obrak egingo ditu, eta horrek eragin txikiak izango ditu eguneroko zerbitzuan, 18 hilabetez.

Eragin nagusia lehenengo linearen erabiltzaileek nabarituko dute; izan ere, maiztasunen ordutegia aldatu egingo da. Metro Bilbaok panelak jarriko ditu astelehenean, apirilak 7, hilabete amaieran indarrean sartuko diren ordutegien berri emateko. Maiztasun-aldaketak minutu batetik hiru minutura bitartekoak izango dira.

Horrez gain, gaueko zerbitzuetan, trenen maiztasunak ere zertxobait aldatuko dira (minutu bat gehienez). 

Bestalde, Lutxana eta Erandio arteko bidaia 90 segundo gehiagokoa izango da obrek irauten duten bitartean, Metro Bilbaok zehaztu duenez. 

Puntako orduetan, gainera, Ibarbengoarantz doazen metroek Bidezabalen amaituko dute zerbitzua, geltoki bat lehenago, denbora berreskuratzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X