Beste gertaera batengatik absolbitu egin dute Gasteizen gazte bat hiltzea egozten dioten dantzalekuko atezaina
Pasa den otsailean Gasteizen 31 urteko mutil bat hiltzea egozten dioten Mitika diskotekako atezaina absolbitu egin dute, 2023an jazotako beste gertaera batengatik. Garai hartan Glass pubeko atezaina zen, eta, eztabaida baten ondotik, pertsona bat arin zauritu zen.
Salatutako gertaerak 2023ko apirilaren 9an gertatu ziren Gasteizko Glass diskotekaren atarian. Epailearen arabera, "arrazoizko zalantzak" daude eta, hortaz, ez dago argi zauria nola egin zuen.
Orduko hartan, atezainak eta bezeroak eztabaida izan zuten eta azken horrek lesio arinak izan zituen. Zehazki, bekainean ebakia egin zuen eta puntuak eman behar izan zizkioten.
Pasa den martxoaren 12an Gasteizko Zigor arloko 2. zenbakiko auzitegiak egindako epaiketan, zauria nola egin zuen argitu nahian aritu ziren. Zauria atezainak emandako muturreko edo kolpe batek eragin ziola adierazi zuen salatzaileak eta atezainak, bere aldetik, mozkor zegoelako lurrera erori zela azpimarratu zuen.
Epailearen absoluzio epaian irakur daitekeenez, salatzailearen bertsioak "zalantzak" eragiten ditu, besteak beste, ezin izan zuelako zehaztu akusatuak eman ziola kolpea. Azaldu zuenez, buelta eman zuen momentuan jaso zuen kolpea.
Magistratuak gaineratu duenez, salatzaileak ezin izan zuen zehaztu kolpea non eman zioten, buruan edo bizkarrean, eta ez zuen jakin esaten lurrean zerbaiten kontra jo zuen ala ez.
Hori guztia dela eta, gertaturikoaren inguruko "arrazoizko zalantzak" daudela uste du epaileak.
Epaia ez da irmoa eta aldeek helegitea aurkeztu dezakete Arabako Lurralde Auzitegian.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik