Bilbao Basket
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aburto: ''Bilbao Basket omentzeko ospakizunak ostiral arratsaldean izango dira, Udaletxean''

Iragarkia
20250424133400_aburto_
18:00 - 20:00
Aburto: ''Bilbao Basket omentzeko ospakizunak ostiral arratsaldean izango dira, Udaletxean''
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Surne Bilbao Basket zoriondu du Europako titulua estreinakoz lortzeagatik. Ostiral honetan jokalariak omenduko dituzte Bilboko Udaletxean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren etxean. Gaur, ezinezkoa izan da omenaldia egitea, aita santuaren dolu ofiziala dela eta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X