EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorde zirak eta aterkiak, eguzkia dator eta

Eguraldi eguzkitsua nagusituko da asteon, eta tenperaturak gora egingo du. Hala eutsiko dio asteburura arte, gutxienez.
Gizon bat, eguzkiaz gozatzen, Bilbon.
Gizon bat, eguzkiaz gozatzen, Bilbon. EFE

Egun euritsu eta nahasien ostean, eguraldi egonkorra nagusituko da asteon, eta eguzkia eta zeru urdina izango dira protagonista, tenperatura gorakadarekin batera.

Astelehenean, eguzkia eta tenperaturen igoera. Egunsenti fresko baten ostean, giroa epelduz joango da eta maximoak 22-25 ºC artekoak izango dira. Gainera, behin goizaldeko behe-lainoa jasota, giro eguzkitsua gailenduko da denean. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, eta kostaldean brisa ibiliko da eguerditik aurrera.

Asteartean, giro eguzkitsuak jarraipena izango du. Goizean goiz behe-lainoa agertuko da hainbat bailaretan, baina gerora eguzkitsu geldituko da. Hego-ekialdeko haizea apur bat biziago ibiliko da eta litekeena da kostaldean tenperaturak gradu pare bat gora egitea. Gainerakoan, maximoak aurreko maila berdintsuan geldituko dira. Mendi gainetan, hego-haizeak tarteka ufada gogorrekin joko du.

Asteazkenean, hodeiren bat gehiago agertuko da, baina aldaketa handirik gabe, eta antzera jarraituko du asteburura arte gutxienez.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Atxilotuak komisaldegian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean ustez bere bikotekideak hil zuen Basaurin, baina sortzez Berangokoa zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X