10 gaztetik 6 bikotearekin emantzipatzen dira
Gurasoen etxetik irten eta indepedizatzea ez da gauza erraza Euskal Herriko gazteentzat. Etxebizitza eskaintza urriak, alokairuaren prezioak eta behar adinako diru-sarrerarik ez izateak zaildu egiten dute norbere kontura bizitzera joatea. Hori izan daiteke 18 eta 34 urte bitarteko gazte gehienek bikotean emantzipatzeko erabakia hartzeko arrazoietako bat.
Hala azaltzen du ostiral honetan EITBko hedabide guztietan "Gazteak eta Emantzipazioa" izenburupean argitaratu den EITB Dataren azken azterlanak.
Hain zuzen ere, bere kabuz bizitzera joandako gazteen % 60,8k aukeratzen dute bikotekidearekin bizitzea. Erabaki hori ohikoagoa da adin-tarte altuenean, hau da, 30 eta 34 urte bitartekoen artean.
Hala ere, beherakada txiki bat hauteman da azken hamarkadan, 2015ean bikotekidearekin emantzipatutakoak % 65,1 baitziren.
EITB Dataren azterlanean burujabetza lortu eta gurasoen etxetik irteteko beste aukera batzuk ere aipatzen dira.
Emantzipatu direnen artean, bakarrik bizi direnak guztizkoaren % 16,1 dira. Kasu horretan, joera igo egin da duela hamar urte baino, orduan % 11 baitziren.
Etxebizitza lagunekin partekatzea erabakitzen dutenak % 7,7 dira. Aukera hori ohikoagoa da 18 eta 29 urte bitarteko adin-taldean, 30 eta 34 urte bitartekoetan baino.
Azkenik, gurasoengandik aparte bizitzera joan diren gazteen multzo esanguratsu bat (% 15,4) beste egoera batean bizi da; beste senide batzuekin, adibidez. Egoera hori nabarmentzen da atzerriko nazionalitatea dutenen artean. Emantzipatu diren gazte atzerritar gehienak (% 54,7) bikotekidearekin bizi badira ere, % 30,8 beste senide batzuekin edo beste pisukide batzuekin bizi dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Epaileak espetxera bidali du, behin-behinean, Getxon ustez bikotekidea larri zauritu duen emakumea
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.