50 urte senarraren lizentzia baliogabetu zenetik, sistema patriarkalari eutsi zion legezko tresna
Gaur-gaurkoz pentsaezina bada ere, duela 50 urtera arte euskal emakume ezkonduek senarren baimenak behar zituzten hainbat ekintza juridiko egiteko, besteak beste, ondasunak eskuratzeko, kontu korronte bat irekitzeko, lan-kontratu bat sinatzeko eta gidabaimena lortzeko.
Senarraren lizentzia izenekoa 1889an sartu zen indarrean Espainiako Kode Zibilean, eta araudi horrek errotik mugatu zuen emakume ezkonduek zer egin zezaketen. Aitaren tutoretzapeko izatetik senarraren tutoretzapeko izatera igaro zen emakumea, adingabeen pareko. Honela zihoen Kode Zibilaren artikuluak: "Senarrak emakumea babestu behar du, eta horrek senarrari obeditu". Gizarte patriarkalaren isla argia zen.
Lizentzia horren arabera, emakumeek edozertarako eskatu behar zieten baimena senarrei; bere ondarea izateko, hipotekatzeko, etxea erosteko eta epaiketa batean parte hartzeko. Gizonak ezkontza-egoitza aukeratzeko ahalmen osoa zuen, eta, emakumeak, seme-alabak zaintzeko betebeharra zuen arren, guraso-ahala senarrarena zen, eta hark adopzioan eman zitzakeen kontsultatu gabe.
Zapalkuntza erabatekoa zen. Araudia ia mende batez egon zen indarrean, hainbat alditan hainbat aurrerapauso eman ziren arren, Gerra Zibilaren ondoren eta diktadura frankistan zehar, atzerapauso nabarmenak izan ziren eta emakumeen askatasunak eta, batez ere, eskubideak, erabat murriztu ziren. Kontrol sozialerako tresna gisa finkatu zen.
Hamarkadetan zehar, lizentziak emakumeen independentzia ekonomiko eta pertsonala guztiz baldintzatu zuen, 1975eko maiatzaren 2ko Legeak ezkondutako emakumeei gaitasun juridikoa itzuli zien arte.
Aldaketa hori iritsi zen gizarte bidezkoago eta berdinzaleago baten alde borrokan ari ziren hainbat gizarte mugimenduri esker, besteak beste, mugimendu feministari esker, orduantxe ari baitzen indarra hartzen.
Indargabetzeak emakumeen eskubideak mugatzen zituzten legeak berrikustea ahalbidetu zuen, Kode Zibilak zekarren hainbat, tartean. Hala, genero berdintasuna sustatzen zuten araudi berriak sartu ziren indarrean, eta horrek emakumeak gizartean duen rola eraldatu egin zuen.
50 urte pasa dira ordutik, eta, gaur-gaurkoz aldaketarako grinak bere horretan dirau, arlo guztietan berdintasuna bermatzeko borrokan ari diren mugimenduekin.
Lisabe Velasco Nafarroako Unibertsitateko Memoria Historikoaren Funtseko ikerlari eta historialariak azaldu duenez, urte haietan aurrerapen oso garrantzitsuak eman ziren genero-berdintasunaren alorrean:
Zure interesekoa izan daiteke
13 urtetik beherakoei sare sozialak debekatzea proposatu du Bruselak
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontzak % 8,4 gutxitu dira Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak