EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ia Euskal Herri osoa abisupean, euriagatik

Ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pilatu daitezke. Zaparrada trumoitsuak espero dira, eta txingorra ere egin dezake. Arratsaldeak aurrera egin ahala, atertuz joango da eta larunbata argiagoa izango da, tenperatura atseginekin.
ekaitza gorraiz tormenta (Jorge Gurutxarri)
18:00 - 20:00
Tximistak, trumoiak eta zaparrada handiak asteburua hasteko

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak ekaitz giroa aurreikusita zuen gaurko, eta iragarpen horri jarraiki, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak euriagatik abisu horia aktibatu du Euskal Autonomia Erkidegoko barnealdean. Arrazoi beragatik, Aemetek abisupean jarri du ia Nafarroa osoa (iparraldea salbu).

Abisua 10:00etan sartu da indarrean, eta 18:00ak arte egongo da aktibo. Ordubetean 15 litro baino gehiago pila daitezke metro koadroko, bereziki hegoaldean eta egunaren erdialdeko orduetan. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak botako ditu, eta zenbait lekutan handiak izan daitezke. Zaparradekin batera txingorra  egin dezake eta haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke (60-80 km/h).

Euskalmeteko estazioetako datuei erreparatuta, Araba hegoaldean egin du euri gehien. Iruña Okako Nanclares estazioan, esaterako, 5,3 litro pilatu dira metro koadroko 10 minutu eskasean; Herreran, 4,7. Bizkaian, apalagoak dira zenbakiak: metro koadroko 3,5 litro erregistratu dituzte Orozkon, eta 2,3 litro, Balmasedan. Gipuzkoan,  Inurritza (Zarautz) estazioan metro koadroko 1,7 litro metatu dira, eta Aizarnazabalen, 1,6 l/m².

Haizeak ere gogor jo du, eta Gasteizko Zaldiaran estazioan 101 km/ko ufada neurtu dute. Ilarduiakoan (Asparrena), 91 km/h-ko bolada erregistratu dute.

Era berean, Nafarroako erdialdea, Pirinioak eta Erribera abisupean daude 09:00etatik (egun osoan hala izango dira) prezipitazio handiagatik eta ekaitz arriskuagatik. Halaber, Pirinio Atlantikoen Departamentua (bertan dago Ipar Euskal Herria) abisupean jarri du Meteofrancek, ekaitz arriskuagatik.

Arratsalde erditik aurrera, baina, atertzera egingo du eta gauean hodeitza txikitu egingo da. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin haizeguneetan. Giro epelarekin jarraituko dugu, eta maximoak 25 ºC ingurukoak izango dira Bilbon, Donostian eta Baionan, eta 20-21 gradukoak, Gasteizen eta Iruñean. 

Euskalmetek larunbat goiz argia iragarri du, hodei gutxikoa. Arratsaldean, baina, bero-hodeiak ugaritu egingo dira, bereziki barnealdean, eta baliteke noizbehinka eta han-hemenka zaparradaren bat edo beste egitea. Hegoaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin haizeguneetan, baina arratsaldean iparraldera egingo du. Aldaketarik ez tenperaturan.

Igandean aldaketa nabarmenagoa izango da, eta astea euri kontuekin eta tenperatura nabarmen baxuekin amaituko dugu. Hodeiek zerua estaliko dute, eta zaparradak eta ekaitzak izango ditugu, batez ere egunaren bigarren partean. Euria sarriago eta ugariago egingo du Kantauri isurialdean. Tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira, eta 20 ºC-tik beherako balioetan geratu.

Joeraren arabera, euri kontuekin abiatuko dugu astea.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X