hondartzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bakioko, Arabako Landako eta Garaioko hondartzek aurten ere bandera urdina izango dute

Uraren bikaintasuna, bainularien segurtasuna eta hondartzako zerbitzuak aitortzen ditu bandera urdinak. Aurtengoa batuta, 10. urtea izango dute lau hondartzek aitortza hori jasotzen.
Bakioko hondartza. Gotzon Ugarte EITBko erabiltzailearen irudia
Bakioko hondartza. Gotzon Ugarte EITBko erabiltzailearen irudia

Bakioko hondartzak eta Arabako Landakoa eta Garaioko biek bandera urdina izango dute aurten ere, 10. urtez. Uraren bikaintasuna, bainularien segurtasuna eta hondartzako zerbitzuak aitortzen dituzte bandera azulek.

Espainiako Ingurumen Hezkuntzaren eta Kontsumitzailearen elkarteak (Adeac) sustatzen du ekimena eta 2024ko datuak argitaratu ditu astearte honetan. Hala, lau hondartza horiek 2024an berritutako banderari eutsi diote, eta Euskal Autonomia Erkidegoko bakarrak dira.

Arabako Foru Aldundiak ohar batean nabarmendu duenez, bandera urdina duten lurralde horretako hiru hondartzek 10 urte daramatzate jarraian sari hori jasotzen. Saray Zarate Garapen Ekonomiko eta Jasangarritasunerako diputatuak azpimarratu duenez, "Foru Aldundian ingurune naturalaren kontserbazioaren eta espazio naturalaren erabilera publikoaren orekari eustearen alde" egiten ari diren "etengabeko hobekuntzaren isla" da aitortza.

Mundu mailan, 52 estatutan ematen dira sari urdinak. Espainiako Estatuak du hondartzetarako bereizgarri gehien. Kirol-portuei dagokienez, hirugarren postuan dago.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X