Epaiketaren hasiera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko hilketen ustezko egileak ukatu egin du lehen krimena

Akusatuak aitortu egin du iruzurrak eta lapurretak egin izan dituela, baina talde antolatu batek "erabili" izan duela argudiatu du: "Inozoa izan naiz, tranpan erori egin naiz".
20250514093614_juicio-hombres-bilbao_
18:00 - 20:00
Bilbon eraildako gizonen ustezko hiltzailearen kasuaren epaiketa hasi da

Bilbon bost gizon hiltzea egotzita auzipetu duten gizonezkoak ukatu egin du lehen krimena egin izana. Bizkaiko Auzitegiak haren kontrako epaiketa abiatu du gaur, 2021eko urrian gizon bat hil izana leporatuta.

Aldez aurretik, akusatuari 10 urteko espetxe zigorra ezarri zioten 2021eko abenduan gizon bat hiltzen saiatzeagatik, eta bi urtekoa iruzur egiteagatik. Horrenbestez, gaur aurrenekoz eseri da akusatuen aulkian hilketa delituagatik.

Epailearen aurrean egindako deklarazioan, akusatuak ukatu egin du homizidio edo hilketa delitua egin izana, eta talde antolatu batek "erabili" izan duela argudiatu du.

Haren esanetan, talde horretan zuen zeregina "diru-transferentziak jasotzea eta banketxeetan dirua ateratzea" zen, baina adierazi du ez diola "inoiz inori erasorik egin". "Inozoa izan naiz, tranpan erori egin naiz", adierazi du.

Akusatuak aitortu egin du lapurretak eta iruzurrak egin izan dituela, eta lau pertsonarekin egiten zuela lan aipatu gaizkile taldean. "Horietako bi ziren biktimen etxebizitzetara joaten zirenak. Ez nuen interesik haien lanean, dirua zen nire interes bakarra", nabarmendu du.

Fiskaltzak 16 urte eta 3 hilabeteko espetxe zigorra eskatu du ustezko hiltzailearen aurka, homizidioa, iruzurra eta lapurreta egotzita. Gehitu Euskal Herriko lesbiana, gay, bisexual, trans eta intersexualen elkarteak, aldiz, 39 urteko zigorra eskatzen du, hilketa delitua leporatuta, LGTBI kolektiboaren kontrako diskriminazio larrigarria gaineratuta.

Defentsak absoluzioa eskatu du, haren aurkako frogarik ez dagoela argudiatuta.

Une honetan, gizona Basauriko espetxean preso dago, eta gutxienez bost gizonen hilketagatik ikertzen ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X