EUROPA LIGAKO FINALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Partidaren amaierak azken erronka ekarriko du: zaleak autobusetara eta hoteletara normaltasunez heltzea

Partida bukatu egin da, eta orain erronka zailenari helduko dio Bilbok.
18:00 - 20:00
Tottenham eta Manchester Uniteden zaleak istilurik sortu gabe ari dira sartzen San Mamesen

Bukatu egin da Europa Ligako finala, eta orain Bilbok azken erronkari heldu behar dio: dozenaka mila zale britainiar San Mamesetik atera eta hoteletara eta autobusetara normaltasunez heltzea, segurtasun arazorik gabe.

Bi ordu lehenago, hiriburuak gainditu egin du antolakuntzak eta segurtasun dispositiboak gorriz markatuta zuten lehen unea: zaleak San Mamesen sartu direnekoa. Izan ere, 50.000tik gora zalek egin dute estadioan barrena, pilaketarik eta istilu aipagarririk sortu gabe.

18:00 - 20:00

Sarrerarik ez zuten beste 20.000 zalek taldeen 'fan zone'etan edo estadiotik gertuko tabernetan jarraitu dute finala. Batez ere, Tottenhamentzako gunea da jendetsua.

Finalak kirolaren festa zabaldu du Bilbo eta inguruetan. Atzo arratsaldetik, milaka jarraitzaile britainiarrek Zazpikaleak, Areatzako zaleentzako fan zone neutrala eta hiriko terrazak bete dituzte, besteak bese.

Gainera, egunean zehar eguraldia izan dute lagun: zerua oskarbi, tenperatura epelak eta atsegin osoz zain duen hiri apaindua.

Manchester Uniteden eta Tottenhamen zaleak elkarrekin daude Bilboko kaleetan, normaltasun osoz; borroka bakan batzuk baino ez dira ikusi. Horietako baten ondorioz, Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu, eta baita hirugarren bat ere, hiri-altzariei kalteak eragiteagatik, erakusleiho bateko kristala hausteagatik.

Tottenham taldeko jarraitzaileak. Argazkia: Europa Press Tottenham taldeko jarraitzaileak. Argazkia: Europa Press

Futbolaz haratago, finala mundura begirako erakusleiho bat da Bizkaiko hiriburuarentzat, eta euskal erakundeek Euskadiren proiekzioari eman nahi izan diote garrantzia, ekitaldi handiak hartzeko helmuga erakargarri, seguru eta sendo gisa.

Ekitaldi instituzionala eguerdian egin dute Arriaga Plazan, eta bertan partida bat jokatu dute UEFA Legends eta Basque Legends selekzioek.

Ekitaldi instituzionala Arriaga Plazan. Argazkia: EFE Ekitaldi instituzionala Arriaga Plazan. Argazkia: EFE

Ingelesezko kantak bazter guztietan egon dira entzungai, garagardo usainarekin nahasturik. Plaza Barrian, ez da mahairik libre ikusi, eta aire zabaleko anfiteatro handia da Bilbo. Bertan, futbolaren inguruko berbak dira nagusi, bai, baina hiria bera ere bada mintzagai: haren harrera eta erritmo lasaia, nahiz eta ekitaldia handia izan. Uniteden eta Tottenhamen elastikoek tentsiorik gabe gurutzatzen dute elkar kalean, argazkiak, barreak eta apusturen bat eginez gaur gauean zer gertatuko ote den. Tentsio une aipagarririk ez da egon, beraz, borroka bakan batzuk kenduta.

Tottenhameko zalea, BBCri elkarrizketa eskaintzen. Argazkia: EFE Tottenhameko zalea, BBCri elkarrizketa eskaintzen. Argazkia: EFE

Zabalguneko kaleak, Areatza eta itsasadarraren ertzak ospakizun-ibilbide bihurtu dira. Bilbok jaiari ekin dio, hiriaren arima futbolaz haratago doala erakutsiz: jendea, abegikortasna eta gaurkoa ospatzeko modu paregabea du Bizkaiko hiriburuak.

Segurtasun eta mugikortasun-dispositiboa sekula baino handiagoa da. San Mames izango da gune nagusia 21:00etatik aurrera, baina 15:00etan estadiorako sarbideak kontrolatu eta itxi dira, eta 17:30etik aurrera San Mameseko tunelak eta metro geltokia itxi dira. Gauerdian, Sabino Arana etorbidea ere zarratuta egongo da osteguneko 05:00ak arte, eta A-8 autobidean ere behin-behineko irteera bat egongo da.

Tottenham Hotspur eta Manchester Unitedeko zaleek hiriko aisialdi eta poteoko gune nagusiak bete dituzte egun osoan, baita Ametzolan Londrestarrentzat eta Etxebarria parkean Unitedekoentzat jarritako 'fan zone'ak ere, gehienak ondo identifikatuta kamiseta zuri eta gorriekin, hurrenez hurren.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X