EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zeru argiak nagusituko dira eta giroa epelduko da datorren astean

Astelehen goizean, euri txiki apur bat bota dezake, baina argitzera joko du gero, eta tenperaturak gora egingo du apurka-apurka aste osoan.
Lekeitio, Mendexatik. Argazkia: Joseba Iñaki Badiola Subinas
Lekeitio, Mendexatik. Argazkia: Joseba Iñaki Badiola Subinas

Asteburuko eguraldiak jarraipena izango du datorren astean, eta astelehen goizean leku batzuetan euri txikia espero den arren, ondoren argitu egingo du eta urdina nagusituko da zeruan.

Gaur, giro eguzkitsua izango dugu orokorrean, ipar partean tarteka hodeitsu egongo bada ere. Goizean eta arratsaldeko zati handi batean, giro eguzkitsua izango da, goizean goiz behe-lainoarekin barnealdeko hainbat bailaratan. Goizean, haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da, bizi samar, eta, ondorioz, behe-hodei batzuk sortuko dira kostaldetik gertu; hala ere, ostarteekin tartekatuko dira. Ondoren, arratsalde erdialdetik aurrera, hodei gehiago iristen joango dira mendebaldetik, eta zerua lainotuta geratuko da gauerako; euri pixka bat egin dezake orduan isurialde atlantikoan. Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango, eta ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haizea nagusituko da.

Astelehenean, orduek aurrera egin ahala, argitzera egingo du. Ahuldutako fronte bat igaroko da, eta, horren ondorioz, zerua lainotuta egongo da goizean, behe-hodei ugarirekin, eta euri txikia ere egin dezake, batez ere isurialde atlantikoan. Egunak aurrera egin ahala, berriz, hodeiak gutxituz joango dira eta ostarte zabalak irekiko dira. Arratsaldean, eguzkitsu geratuko da ia lurralde osoan. Tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira, batez ere barnealdean, eta 19-21 ºC-ren bueltan geratuko dira; Nafarroa hegoaldean, zertxobait altuagoak izango dira. Iparraldeko haizea gailenduko da.

Asteartean, giro eguzkitsua izango dugu eta tenperatura igo egingo da. Goizean goiz, lanbroa eta lainoa agertuko dira, baina goizean bertan desegin eta zerua nahiko garbi geratuko da. Hala ere, goi-hodei batzuk izango dira, eta ipar partean behe-hodeien tarteak ere bai. Tenperatura maximoak 22-25 ºC-ra igoko dira. Ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eguerdi eta arratsalde partean.

Asteazkenean, berdin jarraituko du, giro eguzkitsuarekin eta tenperatura epelekin, eta ildo beretik segituko du asteburura arte gutxienez, baina tenperatura igoerarekin.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X