Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

11 bidaiari zauritu dira Gasteizko autobus batean, oinezko bat ez harrapatzeko gidariak bat-batean frenatuta

Istripua 11:30ean gertatu zen, ostegunean, Bakea kalean. Oinezkoa errepidera atera zela ikusita, bat-batean frenatu behar izan zuen gidariak. Bietako bat ere ez zen zauritu, baina autobusean zihoazen hainbat bidaiari bai, lurrera erori baitziren.

11 bidaiari zauritu ziren ostegunean Gasteizko autobus batean, gidariak, oinezko bat ez harrapatzeko, bat-batean frenatu zuenean. Dirudienez, "auto artetik" gurutzatu zuen errepidea oinezkoak.

Istripua 11:30ean gertatu zen, Bakea kalean. Oinezkoa errepidera atera zela ikusita, bat-batean frenatu behar izan zuen gidariak. Bietako bat ere ez zen zauritu, baina autobusean zihoazen hainbat bidairi bai, lurrera erori baitziren, Udalak jakinarazi duenez.

Guztira, 11 bidaiari zauritu ziren, eta horietako hiru Txagorritxuko ospitalera eraman zituzten. Laugarren bat Santiago ospitalean artatu zuten, eta bosgarren bat, osasun-etxean. Gainerakoek ez zuten erietxera joateko beharrik izan.

11 zaurituetako 10 emakumeak dira: gazteenak 18 urte ditu, eta nagusienak, 88. Lehena Txagorritxura eraman zuten. Bigarrena, berriz, ez zuten ospitalera eraman behar izan.

Albiste gehiago gizartea

incendio vitoria-gasteiz lea dron drone
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gasteizko LEA enpresaren lantegiko sutearen aireko irudiak

Gaur arratsaldean izandako sute handia kontrolatutzat jotzen da, ez baita zabaltzerik espero, baina erabat itzaltzeko "denbora" beharko da. Suteak ez du zauriturik utzi, baina bi auzo konfinatu behar izan dituzte bi orduz, ke handia dela eta. Sutea 13:45 inguruan hasi da, eta litekeena da enpresara produktu kimikoak eramaten ari zen zisterna-kamioi batek eragitea ezbeharra.

VITORIA, 20/06/2025.- Un incendio ocurrido este viernes en la fábrica del productos de higinene personal LEA, en Vitoria, ha causado llamaradas de varios metros de altura y una densa columna de humo que es visible desde toda la ciudad. EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sute bat piztu da LEA fabrikan, eta Arabako hiriburu osotik ikus daiteke kea

Sute handi bat piztu da Gasteizko LEA fabrikan, eta Arabako hiriburu osotik ikus daiteke kea. Langileak barrutik atera, eta suhiltzaileak bertaratu dira. Sua bertan dagoen oxigeno biltegira ez heltzeko lanean ari dira. Segurtasun Sailak etxeko lehioak itxita izateko gomendatu die inguruko bizilagunei.

Gehiago kargatu