Agerraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

DBHko 4. mailako hiru ikaslek ezkabia harrapatu dute Basauriko Urbi institutuan

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko iturriek azaldu dutenez, ezkabia kasuak agertzea "ez da aparteko zerbait, noizean behin agerraldiak izaten baitira".

Basauriko(Bizkaia) Urbi institutua . Irudia: EITB

Bizkaiko Epidemiologia Unitateak Basauriko Urbi Institutuko DBHko 4. mailako hiru ikasleren ezkabia diagnostikoa baieztatu du, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez.

Iturri berberek azaldu dutenez, ezkabia kasuak agertzea "ez da aparteko zerbait, noizean behin agerraldiak izaten baitira".

Gainera, eritasun larria ez dela nabarmendu dute, neurri higienikoekin eta antifungiko batekin sendatzen baita, onddo bat delako.

Ordu batzuk lehenago, Bizkaiko Epidemiologia Unitatea balizko agerraldia aztertzen ari zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X