A-15 errepidea erabat itxiko dute asteburuan Gipuzkoan, tuneletako obrengatik
Autobia bi noranzkoetan itxiko dute, ostiraleko 22:00etatik asteleheneko 06:00ak arte. Itxita dagoen bitartean, N-1 errepidea edo A-10 errepidea (Sakanako autobia) erabili beharko dira.
A-15 autobia erabat egongo da asteburuan, Gipuzkoan, Oindolar eta Gorosmendi tuneletako obrak amaitzeko eta Belabietakoan lanak hasteko.
Leitzarango autobia bi noranzkoetan itxiko dute, ostiraleko 22:00etatik asteleheneko 06:00ak arte, Berastegiko lotunetik (Andoainerako noranzkoan) eta Sorabillako lotunetik (Iruñerako noranzkoan).
Itxita dagoen bitartean, N-1 errepidea edo A-10 errepidea (Sakanako autobia) erabili beharko dira. GI-2130 errepidea (Tolosatik Leitzara) eta GI-2135 errepidea (Tolosatik Lekunberrira) bertakoentzat bakarrik izango dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar bidez jakinarazi duenez, asteburuan hasiko dute A-15 errepideko tunelak birgaitzeko lanen azken fasea. Ostiralean Gorosmendi eta Oindolarreko tuneletako lanak amaitzea espero dute, eta, astelehenetik aurrera erabat irekiko dituzte hainbat hilabetetako lanen ondoren. Jarraian, Belabietako tunelean obrak hasiko dira, Donostiarako noranzkoan, berritzeko dagoen azken zatian. Lan horiek egin ahal izateko bypass edo ingurabide bat irekiko dute.
Halaber, Belabietako lanen eraginez tunela hamabi hilabetez itxiko dute, Donostia noranzkoan, eta Iruñerako noranzkoan bypass bat jarriko dute. Urtebetez, zama arriskutsuak dituzten ibilgailuen pasabidea mugatuko da, eta galibo-mugak aplikatuko dira A-15 errepidean, Berastegiko eta Sorabillako lotuneen artean: 4,5 metroko altuera, 3 metroko zabalera eta 20,55 metroko gehieneko luzera.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.