Adierazi gabeko alergenoak dituzten Bingqi Foods markako galletak Hego Euskal Herrian saltzen ari direla ohartarazi dute
Esnea, soja edo sulfitoak dituzte. Espainiako Elikagaien Segurtasunerako eta Nutrizio Agentziak (Aesan) alergia edo intolerantzia duten pertsonei gomendatu die ez kontsumitzeko. Produktu horiek kontsumitzeak ez du arriskurik gainerako herritarrentzat.
Bingqi Foods produktuetako batzuk. Irudia: AESAN
Espainiako Elikagaien Segurtasunerako eta Nutrizio Agentziak (Aesan) ohartarazi duenez, 13 erkidegotan saltzen dira Txinatik datozen Bingqi Foods markako haurrentzako galletak, eta horien etiketetan ez da adierazten esne, soja edo sulfito alergenoak dituztenik.
Hauek dira produktuak: txokolatezko, kokozko eta esnezko galletak 55 eta 54 gramoko poltsetan, txokolatezko eta marrubiko galletak 45 gramoko poltsetan, txokolatezko, marrubiko eta esnezko galletak 50 gramoko kaxan, txokolatezko galletak 50 gramoko kaxan eta txokolatezko, marrubiko eta esnezko galleta 100 gramoko kaxan.
Alertan sartzen dira, halaber, marrubi zaporeko galletak 142 gramoko kaxan, tiramisu zaporeko galletak 150 gramoko kaxan, gazta zaporeko galleta beteak eta txokolatezko, marrubiko eta esnezko makilak 40 gramoko kaxan.
Eskuragarri dagoen informazioaren arabera, hasierako banaketa Andaluzia, Aragoi, Balear Uharteak, Kanariar Uharteak, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Katalunia, Valentzia, Galizia, Madril, Murtzia, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa egin da, baina ez dute baztertu produktuak beste erkidego batzuetara iristea.
Inplikatutako produktu kopuru "handia" ikusita, Aesanek etxean horiek ez kontsumitzeko gomendioa eman die osagaiei, esneari, sojari edo sulfitoei alergia edo intolerantzia dieten pertsonei.
Hala ere, gaineratu dute produktu horien kontsumoak ez duela inolako arriskurik gainerako herritarrentzat.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.