Gizon bat atxilotu dute Portugaleteko taberna batean hiru pertsonari arma zuriz eraso egitea leporatuta
Atxilotuak aurrekari penalak ditu antzeko erasoengatik. Zaurituetako bi ospitalera eraman dituzte, anbulantzian.
Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu du ostegun gauean Portugaleteko (Bizkaia) taberna batean arma zuriz beste hiru gizon zauritzea egotzita, eztabaida bat tarteko.
Gertakariak ekainaren 24an jazo ziren, 23:00ak aldera. Zaurituetako bi ospitalera eraman zituzten, anbulantzian, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen erasotzailea identifikatu eta topatzeko asmoz.
Ustezko erasotzailea Muskizen atxilotu dute ostegun gauean. Atxilotuak polizia aurrekariak ditu antzeko erasoengatik eta jabetzaren aurkako delituengatik, eta epailearen esku jarri dute jada, beharrezko eginbideak amaitutakoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Larunbat honetan ekingo diete berriro Aizkorri mendian desagertutako artzaina bilatzeko lanei
77 urteko artzainaren txakurra eta artaldea aurkitu dituzte, baina bilaketa bertan behera utzi behar izan dute ostiral honetan, argi faltagatik.
Basauriko eskola-menu batean zizare bat agertu dela salatu dute
Basozelai Gaztelu ikastetxeko Guraso Elkarteak eskola-jantokien eredu berri bat eskatu du, egungo menuak "kalitate eta kantitate eskasekoak" direla iritzita.
GazteChange ekimenak haurren eta nerabeen eskubideak babestearen garrantzia ikusaraziko du gaur arratsaldean Bilbon
Guggenheim Bilbao Museoko auditorioan egingo da topaketa honen zazpigarren edizioa, UNICEF Euskadiko Batzordeak eta Lagunarte elkarteak antolatuta, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da eitb.eus-en.
Elurrak Sakana estali du eta zirkulazioa zailtzen du A-10 autobidean
Elurra goizean goiz hasi du Sakanan eta errepideak zuriz estali ditu. A-10 autobidea itxi behar izan dute, Iruñerako noranzkoan, istripua izan duen kamioi baten eraginez.
Bertan behera utzi dituzte, argi faltagatik, desagertutako artzaina bilatzeko lanak, eta larunbatean ekingo diete berriro
Larrialdi zerbitzuek bukatutzat eman dituzte ostegun arratsaldetik Aizkorri mendiaren hegoaldeko magalean desagertuta dagoen 77 urteko artzaina bilatzeko lanak, argirik ez dagoelako, eta larunbat honetan ekingo diete berriro. Ertzaintzaren helikoptero batek gaur arratsaldean bertan aurkitu ditu artzainaren txakurra eta artaldea.
Osakidetzak indarkeria matxistaren 2.121 biktima artatu zituen 2024an, egunean sei, batez beste
Emakume horietatik 374k sexu-erasoak jasan zituzten, eta horien artean, 10etik 4 adingabeak ziren. 2025eko urtarriletik irailera bitartean, 299 dira sexu-erasoagatik artatu diren emakumeak.
Pertsona bat hil da Gernikan trenak harrapatuta
Erdialdeko trenbide-pasagunean izan da ezbeharra, goizean, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.
Albiste izango da: Denboralea, Telebistaren Nazioarteko Eguna eta 25 urte Ernest Lluch hil zutela
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
“Definizioak bihurriak izaten dira eta, askotan, zaila izaten da erantzuna topatzea”
Larunbatean, azaroaren 22an, Euskal Herriko X. Hitz Gurutzatuen Txapelketa ospatuko dute Irunen. 30 parte hartzailetik gora izango dira, nor baino nor, txapela janzteko lehian. 2007an egin zen, lehenengoz, txapelketa, eta 2014an azkena. Urte askotako etenaldiaren ondotik, iaz, Korrikaren harira, Irungo Aitzondo elkarteak berreskuratu zuen egitasmoa, eta aurten ere antolatu dute txapelketa. Joxan Elosegi sortzaileak eta Beñat Muguruza antolakuntzako kideak txapelketaren xehetasunak kontatu dituzte.
Telebista bizirik aterako al da aro digital berrian?
Telebistaren kontsumoa asko aldatu da azken urteotan. Hala ere, 50 urtetik gorako biztanleen artean kontsumoa oso altua da oraindik. Bea Narbaiza EHUko irakaslearen esanetan, telebistaren etorkizuna bermatu dezakeen giltza sinesgarritasuna da.