Albiste izango dira: udako helmugarik gogokoenak, abisu horia beroagatik eta elkarrizketa Domingori
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko ekainaren 30ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Udako helmugarik gogokoenak: Espainiako Estatistika Institutuak jasotako joan den udako datuen arabera, Hego Euskal Herritik 5,2 milioi turistak egin zuten bidaiaren bat atzerrira edo Espainiako Estatuko tokiren batera. Datu horien arabera, 10etik zazpik Estatu barruan bidaiatu zuten, eta Hego Euskal Herria osatzen duten lurraldeez gainera, Kantabria, Burgos, Errioxa, Madril eta Mediterraneoko kostaldea aukeratu zuten.
- Abisu horia beroagatik: Eusko Jaurlaritzak abisu horia ezarriko du berriro ostegun honetan tenperatura oso altuengatik, Arabako hegoaldean 36 gradutik gorako maximoak izan daitezkeelako. AEMETek alerta laranja ezarri du tenperatura altuengatik Nafarroako Erriberan, eta abisu horia, berriz, lurraldearen erdialdean eta Pirinioetan.
- Elkarrizketa Domingori: Domingok, Torre Pachecon(Murtzia) erasoa jasan zuen gizonak, EITBrentzat hitz egin du: "Gerta daitekeen gauzarik onena herrian egoera baretzea da". Oraindik begi batean arazoak dituen arren, fisikoki ondo dagoela esan du.
Gizarteari buruzko albiste gehiago
Meñika: "Nazioarteko presioa beharrezkoa da, Israelen estrategia genozida amaitzeko"
Gernika-Palestina plataformak deituta, milaka herritarrek hartu dute parte, gaur arratsaldean, 150 udalerritan baino gehiagotan egin diren mobilizazioetan. Protesta zaratsuen bidez, Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatu dute. Igor Meñika Gernika-Palestina taldeko eledunaren arabera, su-etena indarrean egonda ere, Israelen estrategia genozida ez da amaitu.
Palestinaren aldeko burrunba ozen entzun da Euskal Herrian
Hiriburuetako manifestazio jendetsuen ostean, milaka herritar atera dira arratsaldean kalera, Gazarentzat justizia eskatzeko eta Israelen okupazioa salatzeko.
Sunbillako auto-istripuan larri zauritutako 82 urteko gizonezkoa hil egin da
Nafarroako Unibertsitate Ospitalean zendu da, gaur, gizonezkoa. Istripua N-121-A errepidean gertatu zen, Larrakaitzeko tunelean. Bi autok eta bi kamioik talka egin zuten.
Gato Basque pintxoa izan da Euskal Herriko Pintxo Txapelketaren irabazlea
Gipuzkoako Batzar Nagusiek "Ipuscua"ren mila urteak oroitu dituzte Altzon
Gipuzkoako Batzar Nagusiek lurraldearen lehen aipamen idatziaren mila urteak oroitu dituzte Altzon egindako osoko bilkura batean, Imanol Pradales lehendakaria buru zela. Lehendakariak gure arbasoek utzi diguten ondarea nabarmendu du bere hitzaldian.
Bost urteko haur bat hil da Bermeon, eraikin bateko bosgarren solairutik erorita
Ezbeharra 15:30ean gertatu da, eta osasun-langileak bertaratu dira, haurra suspertzeko ahaleginetan, baina ez dute lortu.
Kamioi gidari bat hil da Muxikan, ibilgailuarekin trenbidera erorita
Errepidea itxita dago Muxikarako noranzkoan, istripua dela eta. Trenen zirkulazioa ere etenda dago Zugastieta eta Zornotzako geltokien artean.
Aburto: "Lekukoen arabera, tiroketa bat izan da Otxarkoagan, baina oraingoz ez dugu frogarik ezta bala-zorrorik aurkitu"
ETB1eko Egun On, Euskadi saioan izan da Bilboko alkatea, eta egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, Ertzaintzak ikerketa abiatu du bart Otxarkoaga auzoan izan omen den tiroketa dela eta. Adierazi du pertsona bat identifikatu dutela, baina oraingoz ez dute inor atxilotu.
Campusetako istiluek "bigarren mailan uzten dute Gazako bakea", EHUko errektoretzaren iritzian
Identifikatu ez duten talde batek edukiontzi bat erre dute eta beste batzuk gurutzatu ditu EHUko campusean, Leioan. Errektoretza taldeak iragarri du "lehenbailehen" jarriko direla harremanetan "unibertsitateko oinarri etikoak urratu dituztenekin".
Lau zauritu, horietako bi larri, Sunbillan izandako trafiko-istripu baten ondorioz
Istripua N-121-A errepideko 54. kilometroan gertatu da, Larrakaitzeko tunelean. Bi autok eta bi kamioik talka egin dute.