EZBEHAR LARRIA GIPUZKOAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txirrindulari bat hil da Anoetan, auto batek harrapatuta

Istripua 20:00ak aldera gertatu da, GI-3630 errepidean.

Txirrindulari bat hil da gaur arratsaldean GI-3630 errepidean, Anoeta (Gipuzkoa) parean, ibilgailu batek harrapatuta, Ertzaintzak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, GI-3630 errepidean. Ibilgailu batek txirrindularia harrapatu du, eta zauri oso larriak eragin dizkio.

Bertaratutako osasun-langileek haren bizitza salbatzeko egindako ahalegin guztiak alferrikakoak izan dira. Biktima artatzen ari zen medikuak txirrindulariaren heriotza baieztatu du

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, istripua nola gertatu den argitzeko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hizkuntza gutxituak plataformetan: “Primeranek ehunka eduki eskaini baditzake euskaraz, Netflixek zergatik ez?”

EHUko Nor ikerketa taldeko Josu Amezagak hizkuntza gutxituek ikus-entzunezko plataformetan duten presentzia azaldu du Eusko Legebiltzarrean. Europako herrialdeetan ingelesezko edukiak nagusi direla ohartarazi du, “askotan herrialdeko hizkuntza ofizialaren gainetik”. Hizkuntza gutxituen presentzia, “urria izanagatik ere, hobea da kontzientzia daukaten herrietan”. Bere ustez, politika publikoek eragina izaten dute.

Gehiago ikusi