TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Istiluak Azpeitian, BSHko langileen bozketa eta hauteskundeak Japonian

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Elkarretaratzea igande honetan Azpeitian, larunbateko istiluen ostean.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko uztailaren 21ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Istiluak Azpeitian: Larunbatetik iganderako gauean, istiluak izan dira Azpeitian gazte talde baten eta polizia agenteen arteanNagore Alkorta Azpeitiko alkateak babesa helarazi die lanean zeuden udaltzainei, baina Ertzaintzaren segurtasun dispositiboa "neurriz kanpokoa" izan dela azpimarratu du.

BSHko langileen bozketa: Eskirotzen, BSHko langileek astelehen honetan bozkatuko dute enpresa-batzordearen gehiengoak, lan-erregulazioko espedientearen inguruan, zuzendaritzarekin lorturiko aurreakordioa. Aurreko asteazken gauean lorturiko aurrekoardioaren arabera, lantegia itxi eta 609 langile kaleratuko dituzte.

- Hauteskundeak Japonian: Shigeru Ishiba Japoniako lehen ministroaren koalizioak gehiengoa galdu du igande honetan egin diren behe ganberako hauteskundeetan. Hala ere, Ishibak ziurtatu du karguan jarraituko duela, ez duela dimisioa emateko asmorik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hizkuntza gutxituak plataformetan: “Primeranek ehunka eduki eskaini baditzake euskaraz, Netflixek zergatik ez?”

EHUko Nor ikerketa taldeko Josu Amezagak hizkuntza gutxituek ikus-entzunezko plataformetan duten presentzia azaldu du Eusko Legebiltzarrean. Europako herrialdeetan ingelesezko edukiak nagusi direla ohartarazi du, “askotan herrialdeko hizkuntza ofizialaren gainetik”. Hizkuntza gutxituen presentzia, “urria izanagatik ere, hobea da kontzientzia daukaten herrietan”. Bere ustez, politika publikoek eragina izaten dute.

Gehiago ikusi