Aske utzi dituzte GKSk Gasteizen antolatutako kanpaldian atxilotutako lau gazteak, epailearen aurrera eraman zain
GKSk elkarretaratzea deitu du gaurko, 18:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan, atzo jasandako "errepresio poliziala" salatzeko. Ertzaintzaren arabera, ez zuten eman kanpaldia egiteko asmoaren berri aldez aurretik. Desordena publikoak eragitea egotzi diete atxilotutako gazteei.
Lau pertsona atxilotu zituzten atzo Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak Gasteizen antolatutako kanpaldi batean. Bi taldeon arabera, Gasteizko Txosnen Batzordeak "beto politikoa" du haien aurka, eta aurten ere "debekatu" egin diete txosnagunean parte hartzea. Hain zuzen ere, txosnagunean euren espazioa defendatzeko hasi zuten kanpaldia Andre Maria Zuriaren plazan, protesta ekintza gisa.
Gaua polizia-etxean igaro ondoren, lau atxilotuak aske utzi dituzte goizean, epailearen aurrera eramateko zain. Desordena publikoak eragitea eta agenteen aurkako atentatua leporatzen dizkiete.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman zutenez, ez zuten kanpaldia egiteko baimenik. Hori dela eta, Gasteizko Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu ziren, eta une horretan hasi ziren istiluak. Poliziaren arabera, bildutakoek objektuak jaurti zituzten ertzainen aurka, eta agenteen hesia hautsi zutenean, kargatu egin zuten.
Istiluak 20:30 aldera hasi ziren. Atxilotuak 21 urteko emakume bat eta 26, 27 eta 28 urteko hiru gizon dira. Istiluetan sei ertzain eta udaltzain bat zauritu dira, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.
GKSk elkarretaratzea deitu du gaurko, 18:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan, jasandako "errepresio poliziala" salatzeko. Halaber, GKSk jakinarazi du lau atxilotuez gain, hamar lagun identifikatu dituztela.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.