Sare sozialak gorroto-mezu eta indarkeriarako deiez bete ziren Torre Pachecoko gertakarien ondoren
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Espainiako Behatokiak mota horretako 138.000 argitalpen baino gehiago zenbatu zituen uztailaren 6tik 22ra bitartean, eta ohartarazi du plataformek % 22 baino ez zituztela ezabatu.
Elma Saiz ministroak aurkeztu du Oberaxeren txostena. Argazkia: EFE.
Sare sozialek gainezka egin zuten arrazismoak eta xenofobiak piztutako gorroto oldea dela eta, Torre Pachecon (Murtzia) izandako istiluen ostean. Uztailaren 6tik 12ra bitartean 138.000 gorroto-mezu baino gehiago argitaratu ziren.
Datu hori jaso du Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Espainiako Behatokiak (Oberaxe, gaztelaniaz), uztailaren 9an Murtziako udalerri horretako bizilagun bati egindako erasoaren ondoren, sare sozialetako jarduera aztertzeko beren-beregi egin duen txostenean. Behatokia Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren barnean dago, eta Elma Saiz ministroak aurkeztu du gaur, osteguna.
Gertaera horren ondotik, egiezak, desinformazioa, manipulatutako irudiak eta indarkeriazko deialdiak zabaltzen hasi ziren —batez ere Telegram eta horren gisako plataformetan— migratzaileen aurka. Txostenak dioenez, uztailaren 6tik 22ra bitarte, bilakaera nabarmena izan da gorroto-mezuen kopuruari erreparatuta, eta, guztira, 138.000 mezu baino gehiago zenbatu dira.
Unerik gorena uztailaren 12a izan zen, Torre Pachecon manifestazioa deitu zuten egunean. Egun hartan 33.046 argitalpen arrazista detektatu ziren; bezperan, ordea, 6.825 izan ziren. Ondorengo egunetan edukien bolumena jaitsi zen, arian-arian.
Aztertutako aldian, atzemandako gorroto-edukien % 91 Afrika iparraldeko pertsonen aurkakoa zen, % 6 musulmanen aurkakoa eta % 5 afrikarren ondorengoei zuzendutakoa.
Eduki motari dagokionez, % 33 deshumanizazio-mezuak dira eta "zital", "nazkagarri" eta antzeko esamoldeak barne hartzen dituzte. Edukien % 27k jomugan dituzten giza-taldeak mehatxutzat jotzen dituzte eta indarkeriazko jokabideekin eta segurtasunik ezarekin lotzen dituzte. Mezuen % 23k zuzenean migratzaileak kanporatzera bultzatzen dute, eta etsaitasun esplizitua adierazten dute, "jipoiak ematen” dituztela, “bortxatzen” dutela eta “espainiarrei lapurtzen” dietela aipatuz.
Gehien erabili ziren gako-hitzak "jipoia", "zikina", "aihotza" eta "gaizkilea" izan ziren.
Sare sozialen ardura
Oberaxek zehazten duenez, gorroto-mezuen % 22 baino ez zituzten ezabatu sare sozialetako plataformek. Horrenbestez, Elma Saiz ministroak iragarri du datorren astean plataformen ordezkariekin bilduko dela, horrelako mezuak ezabatu ditzaten. Saizen ustez, "beharrezkoa da plataforma guztiak bat etortzea eta elkarlanean jardutea, askoz ere eraginkorragoa eta azkarragoa izan dadin eta sare sozialetan mezu horiek denbora luzez egon ez daitezen".
Hala ere, zehaztu du ezabatutako gorroto-mezuen portzentajea plataformaren araberakoa dela. Adibidez, zehaztu du TikTokek gehiago ezabatzen dituela. "Baina garrantzitsuena erantzunkidetasun hori eskatzea da", zehaztu du.
Halaber, ohartarazi du mezu horietako asko "delituak" izan daitezkeela.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.