Edukiontziak erre dituzte Bilboko bi tokitan, eta lau auto eta bi moto kiskali dira
Bilboko Ametzola eta Matiko auzoetan izan dira suteak, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Sugarrek inguruko dendetako fatxadetan ere izan dute eragina, baina ez da inor zauritu.
Hainbat edukiontzi erre dituzte gaur goizaldean Bilboko Ametzola eta Matiko auzoetan, eta lau auto eta bi moto kiskali dira. Horrez gain, sugarrek kalteak eragin dituzte inguruko saltokien fatxadetan.
Lehenengo sutea 03:10ean hasi da, Ametzolako Salazar Jeneralaren kaleko bi edukiontzitan.
Suak inguruan aparkatutako motor bat kiskali du, eta inguruko denda baten fatxadari eragin dio, baina ez da beharrezkoa izan bizilagunak etxetik ateratzea eta ez da inor zauritu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Bigarren sutea 05:30ean izan da, Matiko auzoko Uribarri kalean. Hiru edukiontzi erre dira, eta bertan aparkatutako lau auto eta motor bat erre dira.
Kasu honetan ere, gertuko eraikin baten fatxada kaltetu da, eta bi suteetan suhiltzaileek esku hartu behar izan dute sua itzaltzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon
Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko 21M Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu dute eta "talde neonazien eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. Martxa 12:00ak pasatxo zirenean hasi da Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea zeharkatu du Zabalbururaino., Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da manifestu bat irakurriz.
Edukiontziak erre dituzte bart Getxon eta Bilbon, eta ikerketa zabaldu du Ertzaintzak
Getxoko Areeta auzoan, 12 edukiontziri eman diete su, eta Bilboko Zorrotza auzoan, 3 erre dituzte. Ikerketa abiatu dute, eta Getxoko Udaltzaingoa susmagarri bat identifikatzeko lanean ari da jada.
Durango, Palestinaren alde
Musikari ez ezik, bertsolariei eta umoregileei ere ireki die leihoa Oihu bat Palestinara jaialdiak; izan ere, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Txaber Altube eta Nerea Ibarzabal bertsolariek eta Antton Telleria eta Asier K. bakarrizketariek hartu dute parte.
Nafarroako Erribera luze-zabalean zeharkatuta, Iruñerako bidea hartuko du gauerdian Korrikaren lekukoak
13:23an iritsiko da igandean Korrika Nafarroako hiriburura, bere laugarren egunean. Euskararen aldeko pausoek Erribera hartu dute larunbat honetan, korri eginez eta euskaraz bizitzeko aldarria ahotan.
Ehunka lagun elkartu dira Bilbon, "Kuba bizirik. Blokeorik ez!" lelopean
Hegoak plataformak deituta, Kubaren aldeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Bilboko Areatzan, "EBk ezarritako itolarri ekonomiko eta energia blokeo politika arbuiatzeko". Habanara iritsiko den konboi solidarioaren alde ere agertu dira. Bilbon bezala, Iruñean ere mobilizatu dira plataforma horrek deituta.
47 urteko gizon bat atxilotu dute Ermuan, anaia sastatzea egotzita
Erasoa 06:00ak aldera gertatu da, San Pelaio auzoko etxebizitza batean. 46 urteko biktima larri eraman dute ospitalera, gorputzeko hainbat lekutan zauriak baitzituen.
Gizon batek alaba adingabea hil du Torreviejan
Guardia Zibila indarkeria bikarioko krimen gisa ikertzen ari da gertatua. Zantzu guztien arabera, 40 urteko gizonak 3 urteko alaba hil du eta bere buruaz beste egin du ondoren.
Preso bat hilik aurkitu dute Baionako espetxean
23 urteko gizonak bere buruaz beste egin du. Arazo psikiatrikoak zituen, eta bakarkako ziega batean zegoen preso.
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
Gizon batek emazte ohia hil du tiroz Zaragozan
Espainiako Gobernuaren ordezkariaren esanetan, gizona emakumearen zain egon da kalean, tiroka hiltzeko.