BIZTANLERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEk 2.355 biztanle irabazi ditu bigarren hiruhilekoan, atzerritarren etorrerari esker

Jatorriari dagokionez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren atzerritar gehienak Kolonbian (1.400), Marokon (830) eta Venezuelan (760) jaiotakoak dira.

Gente Jendea Bilbo neutro
Artxiboko irudia.

Biztanleria-kopuruak gorako bideari jarraitzen dio Euskal Autonomia Erkidegoan, migrazioari esker: 2025 honetako bigarren seihilekoan 2.355 herritar gehiago bizi dira EAEn, aurreko hiruhilekoan baino % 0,11 gehiago. Orotara, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 2.244.582 biztanle bizi dira.

Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratu dituen datuen arabera, EAEko biztanleria osotik, 1.917.306 herritar Espainiako Estatuan jaiotakoak dira, urteko lehen hiru hilabeteetan baino 2.107 gutxiago. Atzerrian jaiotakoak, berriz, 327.276 dira, 4.462 gehiago. 

Datuokin, Euskadiko egungo biztanleen % 14,5 dira atzerrian jaiotakoa; duela hiru hilabete % 14,3 ziren. 

Lurraldeka, Araban bizi da atzerritarren portzentaje handiena, % 16,8; Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, % 14,2 eta % 14 dira atzerrian jaiotakoak, hurrenez hurren. 

Uztaileko datuak aintzat hartuta, Araban erroldatutako 342.621 herritarretatik 57.796 dira migratzaileak; Bizkaian bizi  diren 1.169.072etatik 166.298 dira atzerrian jaiotakoak, eta Gipuzkoan bizi diren 732.889tik, 103.782. 

Jatorriari dagokionez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren atzerritar gehienak Kolonbian (1.400), Marokon (830) eta Venezuelan (760) jaiotakoak dira.

953.307 familia

Bestalde, gaur publikatutako txostenean familien ezaugarriei buruzko datuak ere badaude. Batez beste, 2,33 bizikide dituzte EAEko familiek. Iazko datua 2,34koa zen. 

Egun, 953.307 familia daude erregistratuta EAEn, duela urtebete baino 7.701 gehiago. Bizikide bakarreko (300.150) eta bi bizikideko (295.413) sendien kopurua hazi egin da, eta, aldiz, hiru (173.951) eta lau bizikide edo gehiagoko (183.793) familien kopurua, jaitsi.

Espainiako Estatuko datuei dagokienez ere, atzerritarrei esker hazi egin da biztanleria:  49.315.949 herritar bizi dira bertan, inoizko kopururik handiena. Aurreko hiruhilekoko datuekin alderatuta, 119.811 pertsona gehiago dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X