Arkeologia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kanibalismo zantzuak aurkitu dituzte Atapuercan

Ikertzaile talde batek gutxienez 11 pertsonaren aztarnak aurkitu ditu Atapuercako aztarnategian. Azaldu dutenez, aztarnek 5.700 urte inguru dituzte, eta larrutu, hezurra eta haragia bereizi, kozinatu eta kontsumitu izanaren markak dituzte.

Iragarkia
18:00 - 20:00
Atapuercako aztarnategia. Bideotik hartutako irudia.

Ikertzaile talde batek beste kanibalismo kasu berri bat aurkitu du El Mirador kobazuloan, Atapuercako aztarnategian (Burgos). Azaldu dutenez, gertaera hori duela 5.700 urte gertatu omen zen, Neolito amaieran, tokiko gatazken ondorioz, zeremonia edo erritualekin zerikusia duen zantzurik atzeman gabe.

Giza Paleoekologiaren eta Gizarte Bilakaeraren Kataluniako Institutuak (IPHES) jakinarazi duenez, gutxienez 11 pertsonaren hezurrak aurkitu dituzte, eta larrutu,  hezurra eta haragia bereizi, hezurrak hautsi, prestatu eta, azkenik, kontsumitu zituztela esateko ebidentziak omen daude.

Hala eta guztiz ere, institutu berak azpimarratu du kanibalismoaren karga sinbolikoa interpretatzeko jokabide konplexuenetako bat dela, beste gizaki batzuek kontsumitze hutsak duen konplexutasunagatik.

IPHESek aurkikuntzaren garrantzia azpimarratu du, ez baitzekien une horretan kanibalismorik zegoenik. Beraz, uste zena baino "askoz ohikoagoa" dela berretsi dute.

Kobazulo horretan bertan beste kanibalismo-kasu bat dokumentatu zuten. Brontze Aroan kokatu zuten adituek, duela 4.600 eta 4.100 urte bitartean.

Ez zeremoniarik, ez goseterik

Hezurrak oso egoera onean aurkitu dituzte, eta ebaketa-markak, muinera heltzeko hausturak, kozinatu izanaren aztarnak eta giza hortzen markak ere identifikatu dituzte horietan.

IPHESek jakinarazi duenez, kontsumitutako pertsona guztiak bertakoak ziren eta denbora laburrean "kontsumitu" zituzten. Hori dela eta, badirudi tokiko nekazari-komunitateen arteko indarkeria-ekintza bat izan zitekeela.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X