Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kanoikadaren eztandarekin, lehertu da Donostiako Aste Nagusia

Elikagaien Bankuaren eta Amara Berriko Auzo Elkartearen kanoikadak hasiera eman dio musikaz eta 380 jarduera baino gehiagoz beteriko zortzi eguneko jaiari; eta, nola ez, Su Artifizialen Nazioarteko lehiaketaren 60. edizioa izango dugu aurten.

aste nagusia donostia kanoikada cañonazo semana grande
18:00 - 20:00
Donostiako 2025eko Aste Nagusiko kanoikada. Argazkia: EITB MEDIA.

Kanoikadaren eztandak 2025eko Donostiako Aste Nagusiko 'mukiari su' eman dio larunbat honetan, Alderdi Ederreko lorategietan bildutako milaka lagunen aurrean. Aurten, ekitaldiak izaera solidario nabarmena izan du; izan ere, Elikagaien Bankua eta Amara Berriko Auzo Elkartea ohorezko gonbidatuak izan dira, udalbatzarekin batera "Artillero, dale fuego" abesteko.

Kanoikadak, beraz, hasiera eman dio 387 jarduera baino gehiagoz osaturiko zortzi eguneko ospakizunari. Horien artean nabarmentzekoak dira Holi Fest, kaleak kolorez jantzi dituena, eta Su Artifizialen Nazioarteko lehiaketaren 60. edizioa, aurreko edizioetan saritutako zazpi piroteknia etxe bilduko dituena. Inaugurazioa Lieto Fireworks enpresa italiarrak egingo du, 2012an bigarren sailkatu zena.

Urtero bezala, musika izango da ere protagonista: kontzertuak izango dira Sagueseko zelaigunean, Morodo eta Leire Martinez bezalako artistak arituko dira bertan; eta ikuskizun piromusikalak eta laserrak izango dira badian Aste Nagusiaren itxieran. Noski, txosnetan ere hainbat izango dira. Gainera, ez dira faltako ospakizun klasikoak, hala nola piraten abordatzea Kontxako hondartzan, erraldoi eta buruhandiak edo lehiaketa gastronomikoak.

18:00 - 20:00

"Alaiak, seguruak eta berdinzaleak"

Donostiako Udalak indarkeria matxistaren aurkako kanpaina indartu du aurten, bi puntu more sortuz. Horrekin batera, Eneko Goia alkateak jai "alai, seguru eta berdintasunean" bizitzera animatu ditu donostiarrak. Horrez gain, ETBk eta orain.eus-ek jarraipen zabala egingo diote programazioari, ekitaldi nagusien zuzeneko emanaldiekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X