SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Suhiltzaileak airez eta lurrez lanean ari dira, Zarrakaztelun piztutako baso-sute batean

Suhiltzaileak gau osoan lurretik lanean aritu ondoren, gaur goizean, 08:00etan, Nafarroako Gobernuaren aireko baliabideak batu dira sua itzaltzeko lanetara.

Un camión de bomberos, a 5 de agosto de 2025, en Enériz, Navarra (España). El Gobierno foral ha activado este martes, la situación operativa 2 del Plan Especial de Protección Civil de Emergencia por incendios forestales de la Comunidad Foral de Navarra (INFONA). Según han informado desde SOS Navarra en su cuenta de X, el plan se ha activado "de acuerdo a los datos actuales sobre el desarrollo del incendio forestal que está teniendo lugar en Obanos, Muruzábal y Enériz, en el que puede ser necesario incorporar medios extraordinarios no adscritos al plan".



Eduardo Sanz / Europa Press

05 AGOSTO 2025;INCENDIO;FUEGO;NIVEL 2;BOMBEROS;INFONA;PAMPLONA;NAVARRA;

05/8/2025
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Baso-sute bat piztu zen atzo iluntzean Zarrakaztelun, eta ordutik, Nafarroako Suhiltzaileak itzaltze-lanetan ari dira dira. Foru Gobernuak jakitera eman duenez, sutea kontrolpean dute, oraindik itzali ez badute ere. 

21:42 aldera piztu zen sua, eta hasiera batean,  baso-suteei aurre egiteko planaren lehenengo maila sartu zuten indarrean,  eta gaur osoan lurreko baliabideekin ari dira lanean suhiltzaileak. Gaur goizeko 08:00etan, baina, aireko baliabideak ere batu dira operatibora, eta horrek planaren bigarren maila aktibatzea ekarri du. 

SOS Nafarroa larrialdietarako zerbitzuak zabaldutako informazioaren arabera, pinudi batean piztu zen sua, eta oso gertu gari-soroak badaude ere, horiek ez omen daude arriskuan. Inguruko bizilagunak ere arriskutik kanpo daude ziurtatu dute iturriok. 

Tafalla, Zangoza, Tutera, Peralta, Cordovilla eta Lizarrako parkeetako suhiltzaileak ari dira lanean, sua amatatzeko lanetan, bi helikopteroren laguntzarekin. Foru Gobernuko basozainak ere operatiboan parte hartzen ari dira. 

 

 

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu