Gasteizko kaleetan bizi diren 50 bat maliar, asiloa noiz tramitatzeko zain
Maliko 50 bat asilo-eskatzaile kalean bizi dira Arabako hiriburuan. Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari eskatu dio azkarrago bideratzeko EAEn dauden asilo-eskatzaileak inguruko erkidegoetan kolektibo horiei arreta emateko dauden zentroetara, haietan plaza "libreak" baitaude.
Maliko 50 bat errefuxiatuk osatutako talde bat Gasteizko kaleetan bizi da duela bi aste. Asilo politikoa eskatzen dute, eta ahal duten lekuan egiten dute lo, kartoi edo koltxoien gainean, leku finkorik gabe.
Gaur bederatzik izan dute hitzordua eta bihartik aurrera zazpi hartuko dituzte egunero.
Berdina gertatu zen duela hilabete batzuk Donostian, eta orain errepikatu da Arabako hiriburuan. Taldeak batuta eta antolatuta jarraitzen du, eta eskaeren zerrenda bat aurkeztu du Espainiako Poliziaren komisarian, baina hitzordua lortzea oso zaila izaten ari da.
Arabako Bolikostarren Elkartea laguntzen ari zaie izapideekin, baina onartu du migratzaileekin lan egiten duten erakundeak gainezka daudela, eta, horregatik, proposatu dute gizarte-etxeren bat aldi baterako aterpe gisa erabiltzea, eskaerak ebatzi zain dauden bitartean.
Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak adierazi du ahal duten guztia egiten ari direla asilo-prozesua arintzeko, baina onartu dute epeak luzatu egiten direla eta abuztuak are gehiago zailtzen duela kudeaketa.
Egoera gorabehera, errefuxiatuek espero dute laster iritsiko dela nazioarteko babes-prozesua ofizialki hasteko aukera emango dien deia.
Lekualdaketak azkartzeko eskatu du Jaurlaritzak
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari eskatu dio azkarrago bideratzeko Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) dauden Maliko asilo-eskatzaileak inguruko erkidegoetan kolektibo horiei arreta emateko dauden zentroetara, haietan plaza "libreak" baitaude.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Saileko iturriek azaldu dutenez, eskaera hori Espainiako Gobernuari planteatu zaio, oraingoz Jaurlaritzak ez baitu eskumenik arlo horretan.
Gainera, inguruko erkidegoetan asilo-eskatzaileei arreta emateko Estatuaren zentroak daudela azaldu dute, eta toki horietan "lekua" dagoela.
Nerea Melgosa Ongizate sailburuak telefono bidezko elkarrizketa bat izan zuen asteartean Fernando Grande Marlaska Barne ministroarekin, asilo-eskaerak izapidetzeko hitzorduak arindu daitezen; izan ere, gaur egun "oso erritmo geldoan" ematen dira, eta horrek prozesua "moteltzen" du.
Zure interesekoa izan daiteke
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.