Bilbok segurtasuna indartuko du Aste Nagusira begira, edozein erasoren prebentzioan arreta jarrita
Gainera, alkoholemiaren eta drogen kontsumoaren prebentziozko kontrolak indartuko dira, eta legez kanpoko kaleko salmenta ere kontrolatuko da. Herritarrek edozein unetan jarri ahal izango dituzte salaketak.
Bilbok segurtasun-dispositibo berezia jarriko du martxan Aste Nagusira begira, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren patruilekin koordinatuta. Eguneko 24 orduetan arituko dira, arreta berezia jarrita jai-eremuan, eta lehentasuna emango diote eraso matxisten eta gorroto-delituen prebentzioari.
Uniformez eta kalez jantzitako agenteek jai-eremuan hara eta hona ibiliko dira, eta lehentasuna emango diete pertsona gehien biltzen diren guneei, hala nola Areatza, Zazpikaleak, Plaza Biribila, Campo Volantin, Erkoreka plaza, Europa parkea, Abandoibarra, Casilda Iturrizar parkea, Moyua plaza edo Etxebarria parkea.
Eremu horietan delituak prebenitzeko eta egiten direnean jarduteko lan egingo da. Jaietan ohikoenak ebasketak dira. Iaz, Aste Nagusian erregistratutako 562 salaketetatik % 72,6 (408) ebasketak izan ziren, batez ere mugikorrenak eta diru zorroenak.
Ebasketaren baten biktima diren herritarrek salaketak jarri ahal izango dituzte "unean bertan", baita lapurreten edo kalteen beste delitu arin batzuen kasuan ere, udaltzainek salaketa-akta aldean eramago dute-eta.
Segurtasun-dispositiboak eraso sexisten aurkako prebentzioan eta jarduketan ere izango du eragina. Beraz, jaigunearen barruan zein kanpoan agente gehiago jarriko dira, kale-jantzian, prebentzio-lanak egiteko eta berehala jarduteko; bideozaintza neurri pasibo gisa inplementatuko da; eta, beharrezkoa denean, instituzioarteko protokolo guztiak abiaraziko dira.
Iaz sexu-askatasunaren aurkako bederatzi delitu salatu ziren, batez ere ukituengatik.
Bestalde, bide-segurtasunari dagokionez, alkoholemiaren eta droga-kontsumoaren prebentzio-kontrolak indartuko dira. Zentzu horretan, Udaltzaingoak 40 kontrol baino gehiago aurreikusi ditu hiriko hainbat gunetan, eta Ertzaintzak gauza bera egingo du hirira sartzeko hainbat tokitan.
Bestalde, Udaltzaingoak legez kanpoko kaleko salmenta ere kontrolatuko du. Udalak emandako datuen arabera, 2024ko Aste Nagusian 100 kilo janari konfiskatu ziren, inolako osasun-kontrolik gabe saltzen ari zirelako.
Galdutako eta aurkitutako objektuak
Bestalde, Udalaren instalazioetan dagoen Udaltzaingoaren Ikuskaritzan Galdutako Objektuen eta Aurkikuntzen Aparteko Zerbitzua jarriko da martxan berriro, "jaietan gal daitezkeen objektuak ahalik eta lasterren itzultzen saiatzeko".
Zerbitzu hau, aurrez aurreko eta telefono bidezko arretarekin, 24 orduz egongo da zabalik Aste Nagusian zehar. Bulego horren bidez, iaz 330 objektu jaso ziren, gehienak dokumentazioa, diru-zorroak eta mugikorrak.
Era berean, Udalak anbulantziak eta osasun-langileak bideratuko ditu Abandora, Casilda Iturrizar parkera, Europa Parkeko eta Abandoibarrako kontzertu-guneetara eta Etxebarria Parkeko azoka-esparrura, barraketako ordutegian.
Aste Nagusian, Bilboko Suhiltzaileen Zerbitzuak , batez beste, bederatzi zerbitzu prebentibo-operatibo emango ditu egunero, jaietako eta barraketako ekitaldi eta esparruetan gerta daitezkeen "edozein larrialdi edo arrisku-egoerari aurrea hartzeko".
Su artistikoen kasuan, egunero jende gehien biltzen duen ekitaldiak prebentzio-dispositibo berezi bat planifikatu du 21:00etatik aurrera, Esperanza kalean, Sendeja eta Esperanza kaleen elkargunean, Venezuela plazan, Mallonako saskibaloi-zelaian eta Areatzako eta Zubizuriko zubien arteko itsasadarrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Basauriarrek bigarrenez gaitzetsi dute Amaiaren hilketa matxista
Udalak deituta, elkarreratze isila egin dute eguerdian Azaroak 25 plazan, sortzez Berangokoa zen 44 urteko emakumearen hilketa salatzeko. Hain justu, Berangoko Udalak beste bilkura bat deitu du astearterako.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen. Ikerketaren iturriek EITBri baieztatu diotenez, urruntze agindu bat zegoen indarrean, baina atxilotuak askotan urratzen zuen.
17 urteko mutil batek polizia-kontrol batetik ihes egin du asegururik eta IATrik ez zuen auto batekin, Beriainen
Adingabeak giltzak ostu zizkion amari, eta jazarpen arriskutsu baten ostean, egindakoa "Instan argitaratuko ote zen" galdetu zien agenteei.
Adingabe bat sastatzeagatik Murgian atxilotutako bost gazteek polizia-etxean jarraitzen dute
Erasoa ostegun arratsaldean gertatu zen, Gasteizko Oto etorbidean.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, indarkeriaz egindako lapurreta bat artatzera joandako udaltzainei labanaz mehatxu egitea egotzita
Agenteak taser pistola bat erabiliz saiatu ziren hura geldiarazten, eta ez zutela lortzen ikusita, tiro egin zioten hanka batean. Atxilotua Gurutzetako Ospitalera eraman zuten gero, baina arriskutik kanpo dago.
Basauriko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute ostiral arratsaldean, talde feministek deituta
2026an bi dira jada Euskal Herrian hildako emakumeak, eta horrek agerian uzten du, euren ustez, indarkeria matxistak jarraitzen duela gizarteko gaitz nagusietakoa izaten. Basauriko Asanblada Feminista eta Emakumeok Bat Koordinadora (Basauriko Emakume Elkarte eta Elkarte Feministen Federazioa) talde feministek deitu dute elkarretaratzea.
Itzurun hondartza, mikroplastikoz beteta
Azken egunotako denboraleen ondorioz, mikroplastikoz beteta agertu zen atzo Zumaiako Itzurun hondartza. Naiara Malave Euskal Kostaldeko Geoparkean ekoturismoa egiten duen Begi Bistan enpresako kideak esan du arazoa mundu mailakoa eta azken hamarkadetako plastikoaren gehiegizko erabileraren ondorioetako bat dela.
Asier Iragorri, Basauriko alkatea: "Gaur egun ere entzuten dira indarkeria matxista existitzen ez dela dioten diskurtsoak"
Basauriko alkateak "irmo" gaitzetsi du udalerrian izandako hilketa matxista, eta deitoratu duenez, oraindik ere entzuten dira herritarren artean indarkeria matxista ez dela existitzen dioten diskurtsoak edo arazoari garrantzia kentzen diotenak. Horregatik, horren ustez, arlo guztietatik lan egin behar da horri aurre egiteko.
Azpeitiko sutean kaltetutako bi lagunek alta jaso dute eta beste bizileku bat eman diete
Sua arratsaldean piztu zen, bigarren solairuan, eta kalte handiak eragin zituen. Udal teknikariek eraikinaren egoera aztertu behar dute, sutea zerk eragin duen ikertu eta hartu beharreko neurriak zehazteko.
Aldaketak Bilboko trafikoan datorren astelehenean, Itzulia Basque Country dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.