EHUk munduko 400 unibertsitate onenen artean jarraitzen du
Nafarroako Unibertsitateak maila bat egin du gora eta munduko 500 unibertsitate onenen artean kokatu da. Bordeleko Unibertsitatea (Baionako campusa horren menpe dago) 300 onenen artean dago.
EHUk munduko 400 unibertsitate onenen artean jarraitzen du, unibertsitate campusen mundu mailako sailkapenik entzutetsuena den Shanghaiko rankingaren aurtengo edizioaren arabera.
20.000 unibertsitate baino gehiagoren artean, 2.500 ikastetxe aztertu ditu zerrendak, eta 1.000 onenak argitaratu ditu rankingean. Zerrendak Espainiako 36 unibertsitate biltzen ditu, eta EHU zortzigarrena da, euskal erakundeak ohar baten bidez adierazi duenez.
"Unibertsitateen arteko lehia gero eta handiagoa da, unibertsitate espezializatuek lehen postuak betetzen dituztelako. Horrexegatik hartzen du garrantzi handiagoa EHUk mundu mailan duen posizioak", azaldu du Joxerramon Bengoetxea errektoreak.
Bestalde, Juan Ignacio Perez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak uste du egungo testuinguruan "meritu berezia" duela Shanghaiko rankingean EHUk munduko 400 onenen artean jarraitzeak.
Perez Iglesiasek ohartarazi du sailkapen horiek ez direla sakralizatu behar, eta gogorarazi du gaur egun Txinako eta Taiwango unibertsitateak "indarrez" ari direla sartzen zerrenda horretan, "gero eta posizio altuagoak hartzen eta historikoki ondo kokatutako beste erakunde asko beherantz eramaten".
"Munduko elite honetan sendo mantentzeak Euskal Herriko Unibertsitatearen kalitate akademikoa eta ikertzailea erakusteaz gain, nazioarteko egoera gero eta zorrotzagoan maila gorenean lehiatzeko gaitasuna ere erakusten du", adierazi du.
2024koarekin alderatuta, tarte bat egin du gora Nafarroako Unibertsitateak (501-600). Gainera, Bordeleko Unibertsitatea (Baionako campusa horren menpe dago) 300 onenen artean dago.
Espainiako lehen hamarren zerrenda iazko berdina da. Estatukoen artean postu onenean Bartzelonako Unibertsitatea dago, eta iazko estatusari eutsi dio (lehen 200en artean), eta hauek ageri dira gero: Valentziako Unibertsitatea (201-300); Bartzelonako eta Madrilgo Autonomoa, Complutense, Pompeu Fabra, Granada eta EHU (301-400), eta Valentziako Politeknikoa eta Sevillakoa (401-500).
23 urtez jarraian, Harvard dago munduko sailkapenaren buruan, Stanford eta Massachusettseko Institutu Teknologikoa (MIT) daude ondoren, eta hauek dira jarraian: Cambridge (4), Berkeley (5), Oxford (6), Princeton (7), Caltech (8), Columbia (9) eta California Institute of Technology (10). Lehenengo hamarren artean agertzen diren unibertsitate guztiak AEBkoak dira, Cambridge eta Oxford britainiarrak izan ezik.
Europa kontinentalean, zerrendako lehen unibertsitatea Paris-Saclay da, eta eremu horretan lider izaten jarraitzen du, 13. postuan; ondoren, Zuricheko ETH dago, 22.ean.
Asiakoen artean, Tsinghuakoak (18) lau postu egin du gora, eta Asiako onena da; Melbournekoak (38), berriz, Ozeaniakoen sailkapenaren buru da hamabost urtez jarraian.
Zerrendak sei adierazle aztertzen ditu: Nobel saria edo Fields domina jaso duten ikasleen kopurua; Nobel edo Fields domina jaso duten irakasleen kopurua; ikertzaileen aipuak; Nature eta Science aldizkarietako artikuluak, per capita errendimendu akademikoa eta Science Citacion Index Expanded and Social Science Citacion Indexeko lanak.
Zure interesekoa izan daiteke
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.