Euskal Diasporaren Eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadik zesta-puntako pilotariak omenduko ditu, "enbaxadore" gisa egindako lanagatik

Euskal Diasporaren Eguna dela eta, hainbat ekitaldi izango dira Markina-Xemeinen, Imanol Pradales lehendakaria buru dela.

Aritz Erkiaga eta Imanol Lopez. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Irailaren 8an Euskal Diasporaren Eguna ospatuko dela eta, mundu osoko frontoietan jokatu duten zesta-puntako pilotariak omentzeko ekitaldia egingo dute Markina-Xemeingo (Bizkaia) frontoian. Izan ere, 150 urte igaro dira zumezko saski bat erabiliz lehen partida profesionala jokatu zenetik.

Hitzorduan, Imanol Pradales lehendakaria eta Ternuako kostaldearen parean dagoen Saint-Pierre eta Mikelune uharteko dantza-taldea izango dira, Ipar Amerikako frontoi zaharrenetako bat (1906an sortua) bertan baitago. Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez azaldu duenez, uharte horrek euskal komunitate "oso aktibo eta indartsua" du.

Ohar horren arabera, pilotariek, kirol-eginkizunaz gain, "Euskadiren izenaren enbaxadore gisa funtsezko pisua" izan duen kolektiboa ordezkatzen dute.

Agenda oraindik itxi gabe dago, baina zesta-puntarekin lotutako komunitatearen ordezkaritza zabala bertan izatea da asmoa. Lekuaren aukeraketa, Jaurlaritzaren esanetan, "ez da kasualitatea izan",  "Zesta Puntako Unibertsitate gisa ezaguna den Markina-Xemeingo frontoia zesta-puntako pilotari nabarmenentzat ikasketa zentroa izan delako eta izaten jarraitzen duelako, zaleak eta munduko jokalariak erakartzeko polo eztabaidaezina".

Gainera, "jai alai frontoi bat duten munduko euskal etxeetako ordezkarien presentzia ahalik eta handiena" lortzeko lanean ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X