GERTAERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon baten gorpua aurkitu dute Legazpin

EITBk jakin duenez, hilketa bat izan daiteke. Gorpua Gipuzkoako udalerriko eraikin batean aurkitu dute, senideek haren desagerpena salatu eta bi egunera.

Iragarkia
Asesinato en Legazpi
18:00 - 20:00

Ertzaintzak ikerketa abiatu du Legazpin (Gipuzkoa) ostiral goizean gizon baten gorpua aurkitu ondoren. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, asteazkenean salatu zuten desagerpena senideek.

EITBk jakin duenez, hilketa izan daiteke. Gipuzkoako udalerriko eraikin batean aurkitu dute gorpua.

Goizeko zazpiak baino lehentxeago eman diote Ertzaintzari Gipuzkoako udalerri horretan egindako aurkikuntzaren berri. Deba Urolako ertzain-etxeko agenteak eta mediku bat bertaratuta, hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Batzorde Judiziala iritsi eta gorpua jaso ondoren, Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotza hori zerk eragin duen argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X