TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ia bi kilometroko auto-ilarak Txorierrin, Sondikatik Gurutzetara bidean, istripu baten ondorioz

Bestalde, A-15ean normaltasunera itzuli da zirkulazioa Hernanin. Aian, bi autok talka egin dute Zarautzerako noranzkoan, eta auto-ilarak daude. Zizurren, berriz, bost pertsona zauritu dira, tartean bi adingabe, goizaldean izandako istripu batean.

Ibilgailu bat bidetik irten da Sondikan (Bizkaia), N-637 errepidean, Txorierrin, eta ia bi kilometroko auto-ilarak sortu dira 12:25 aldera Gurutzetara bidean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Bestalde, bi ibilgailuren arteko istripua izan da A-15 errepidean, Hernanin (Gipuzkoa), eta auto-ilarak sortu dira Donostiako noranzkoan, baina jada normaltasunera itzuli da zirkulazioa. Istripua 09:30 aldera gertatu da, eta ibilgailuetako bidaiari bat Donostia Ospitalera eraman dute.

Azkenik, N-634 errepidean, Aian (Gipuzkoa), bi autok talka egin dute Orioko gainean, Zarautzerako noranzkoan (Gipuzkoa), eta zirkulazio arazoak daude.

Bost zauritu Zizurren

Nafarroan, bost pertsona, tartean bi adingabe, zauritu dira gaur goizaldean bi ibilgailuk A-15ean, Zizurren, izandako istripu batean.

Larrialdi zerbitzuek 03:55ean jaso dute istripuaren abisua, eta bost pertsona eraman dituzte ospitalera: aurpegian kolpea zuen 32 urteko emakumea, 6 urteko neskato bat, bost urteko mutiko bat (sabelaren inguruko minarekin), eta 31 eta 21 urteko bi gizonezko, kolpeekin.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X