Etxeko espetxealdia agindu dute Zizur Nagusian ustez emaztea hil zuen 85 urteko gizonarentzat
Auzitegiak ez du ihes-arriskurik ikusten, ezta frogak deuseztatzekoa ere, eta gainera ezagutza funtzioak kaltetuta dituela ebatzi du. Pultsera telematikoa jantzi beharko du, eta seme-alabek erabakiko dute zein etxetan biziko den.
Zizur Nagusiko hilketa gertatu zen etxebizitza, zigilatuta. Artxiboko argazkia: EFE
Etxeko espetxealdia agindu du epaileak, uztailaren 30ean, Zizur Nagusian, Nafarroan, ustez emaztea hil zuen 85 urteko gizonarentzat. Pultsera telematikoa jantzi beharko du, eta ebazpenaren arabera seme alabek erabakiko dute zein etxetan biziko den eta euren ardura izango da aita zaintzea.
Emakumeen aurkako Indarkeria kasuez arduratzen den epaitegiak behin-behineko espetxealdia, komunikatua eta fidantzarik gabea agindu zuen, ihes egiteko arriskua zegoela argudiatuta, baita frogak suntsitzekoa ere.
Nafarroako Auzitegiak, baina, ez du ihes-arriskurik ikusten, ezta bere aurkako frogak deuseztatzeko arriskurik ere, eta gainera ezagutza funtzioak kaltetuta dituela ebatzi du.
Magistratuentzat, “etxebizitzaren esparrua ikertu eta giltzak senar-emazteen alabari eman ondoren, ez dago frogak suntsitzeko edo aldatzeko arriskurik”, dagozkion guztiak Guardia Zibilak jaso baitzituen.
Ihes egiteari dagokionez, magistratuek baztertu egin dute aukera hori, egoera hori “espekulatiboa” dela uste baitute 85 urteko pertsona bati dagokionez.
Bestalde, gizonari egindako azterketa neurologiko batek ondorioztatu duenez, ikertuak nahasmendu kognitibo “nabarmena” du aurtengo martxoaz geroztik, gutxienez. Eta nahasmendu horren ondorioz, auzipetua “ahul dago, ez da bere burua zaintzeko gai, eta, beraz, babesa eta laguntza behar du eremu guztietan".
Magistratuek azaldu dutenez, behin betiko emaitza zehazteko, ezinbestekoa izango da etxean jasotako analisi toxikologikoen ondorioak jasotzea, bai eta ikertuak bere etxebizitzaren ondoan dagoen edukiontzi batean bota zituen hainbat elementuren ikerketaren emaitzak ezagutzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.