Abuztuan bakarrik suak 340.000 hektarea kiskali ditu Espainian, Copernicus zerbitzuaren arabera
Datuen arabera, Espainiako sute-urterik txarrena litzateke 2025a, 2022ko urte latza ere gaindituz. Orduan, abuztura arte, 200.000 hektarea inguru erre ziren.
Suteek Espainia kiskaltzen jarraitzen dute. Dozenaka sutek bizi-bizi jarraitzen dute oraindik ere, eta milaka pertsona, etxetik kanpo daude. Urte hasieratik dagoeneko Espainiar estatuan 375.000 hektareatik gora erre direla kalkulatu du Copernicus zerbitzuak, eta abuztuan soilik, 340.000 hektarea. Ideia bat egite aldera. Gipuzkoa osoa eta Arabaren erdia baino gehiago erretzea litzateke hori, bi aste pasatxoan.
Oraindik behin behineko datuak badira ere, hau baieztatuz gero, 2025a XXI. mendeko suteen urterik txarrena litzateke, 2022a ere gaindituz; orduan, abuztura arte, 200 000 hektarea baino gehiago erre ziren.
Datuei erreparatuta, uztailaren 29an 41.903 hektarea zeuden kiskalita, baina, hilaren 7tik aurrera, kopurua 47.302ra igo zen. Beraz, kopuruak izugarri egin du gora azken egunetan, 382.607ra iritsi arte, bi aste pasatxo horietan 340.000 hektarea inguru erre baitira.
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak adierazi duenez, eskurs dituen datuen arabera, abuztuaren 10era arte 138.000 hektarea zeuden kiskalita, baina onartu du datuek okerrera egingo dutela.
Galizia, Gaztela eta Leon eta Extremadura astintzen ari den sute-oldeak ebakuazio masiboak eragin ditu, gutxienez lau hildako utzi ditu eta aireko eta giza baliabideak inoiz ez bezala mugiarazi ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.