Aste Nagusia 2025
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erasoen aurkako protokoloaren bigarren fasea aktibatu dute Bilboko Konpartsek

Lapiko jotzea egingo dute txosnetan ostiraletik larunbaterako gauean, eta larunbatean, abuztuak 23, giza kate batean parte hartzeko deia egin dute.

Erasoen aurkako agerraldia, Aste Nagusiaren atarian. Argazkia: Bilboko Konpartsak

Bilboko Konpartsek ostiral honetan iragarri dutenez, erasoen aurkako protokoloaren bigarren fasea aktibatuko dute, Aste Nagusiak oraindik bi gau falta dituen honetan. Bart gertatutako erasoek ekarri dute erabakia.

Gauerdian abiatuko dute protokoloa lapiko jotze batekin, eta beste bat egingo dute larunbat goizaldean, 02:00etan, txosnetan. Bihar ere jarraipena izango du ekimenak; izan ere, giza kate bat osatuko dute larunbat arratsaldean, 19:00etan, udaletxeko biribilgunetik abiatuta.

Konpartsek ohar batean azaldu dutenez, "alarma piztu eta erasorik onartuko ez dugula gogorarazi" nahi dute. Gaineratu dutenez, "arazo honi aurre egitea guztion erantzukizuna da: komunikabideena, erakunde publikoena eta norbanakoena".

Zure interesekoa izan daiteke

<img style="float:left;margin:5px;" src="http://10.126.2.21/media/images/2011/12/22/588258/588258_Guernica_thumbnail.jpg"/><br/><strong>'Guernica' Foto : EITB</strong>
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Gernika" Euskadira lekualdatzea, arazo teknikoa ala politikoa?

Picassoren Gernika Euskadira ekartzea arazo teknikoa da, ala politikoa? Hortxe dago koska, eta erantzun bila, EITBk Luis Beltran arte-zaharberritzailearekin eta Fernando Castro arte-kritikariarekin hitz egin du. Bat datoz, eta biek diote artelana garraiatzeak erronka tekniko handia dakarrela berekin, kontuan izanik koadroaren egoera eta tamaina. Hori oinarri, batzuen ustez, kalteak eragiteko arriskua handiegia da, eta ez du merezi; beste batzuen aburuz, aldiz, egin, egin izan dira halakoak lehen ere, eta borondate kontua da.

El Comité de Árbitros de Bizkaia volverá a designar árbitros para los clubes Basauri Bea y Portugalete
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Basauri eta Portugaleteko futbol taldeei ezarritako betoa kendu du Bizkaiko Arbitroen Batzordeak

Ohar batean Bizkaiko Arbitroen Batzordeak adierazi duenez, "egoera bideratutzat" eman dute, erasorik ez errepikatzeko klubek "neurriak hartzeko" konpromisoa hartu baitute. Ondorioz, Basauri Bea eta Portugaleteko hurrengo partidetarako epaileak izango dituzte. Hala ere, inplikatutako hirugarren taldearen (Berangoko Karabigane) gaineko betoak indarrean jarraituko du, klub hori ez baita arbitroekin harremanetan jarri.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X