ITZULERA-OPERAZIOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal errepideek normaltasuna berreskuratu dute arratsalde nahasi baten ostean

Hainbat arretaguneren berri eman du Trafiko Zuzendaritzak larunbat arratsaldean.

Trafiko nahasia izan da euskal errepideetan larunbat arratsaldean, itzulera-operazio betean. Gasteiz, Armiñon eta Biriatu izan dira arretagune nagusiak, baina guztietan konpondu dira gorabeherak.

Segurtasun Sailak EITBri baieztatu dionez, Gasteiz ingurua izan da arratsaldeko azken orduetan arazo gehien eman duen puntuetako bat. Hain zuzen ere, A-1 errepideko 352. kilometroan sortu dira pilaketak, Irungo noranzkoan. N-622 lotunetik bideratu dute trafikoa hasiera batean, baina N-240tik bideratu dute gero. 3 kilometrorainoko ilarak izan dira.

Armiñonen ere, A-1 errepideak 328. kilometroan AP-1arekin duen lotunean, 3 kilometroko ilarak izan dira Irungo noranzkoan.

Biriatuko ordainlekuan Baionara bidean arratsaldean sortu diren arazoak, berriz, berehala desagertu dira, Segurtasun Sailaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X