Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da N-113 errepidean, Fiteron, kamioi baten aurka talka eginda

Istripua asteazken goizean jazo da. Ibilgailu batek eta kamioi batek elkarren aurka talka egin dute. Foruzaingoak ikerketa abiatu du, istripuaren nondik norakoak argitzeko. 

30 urte inguruko gizon bat hil da asteazken honetan, auto-istripuz, N-113 errepidearen 99. kilometroan, Fitero parean (Nafarroa).

Auto batek eta kamioi batek elkarren aurka talka egin dute eta autoaren gidaria hil egin da.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du, istripuaren nondik norakoak ezagutzeko. 

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu