Maribel Vilaplana kazetariak lehen aldiz hitz egin du: "Kasualitatea izan zen Mazonekin bazkaltzea"
Valentziako presidenteak dei ugari jaso zituela, eta, hori dela eta, bazkaria askotan eten zela esan du. Hala ere, adierazi du Mazonek ez ziola inolako kezkarik erakutsi, eta, beraz, ez zuela jakin zer gertatzen ari zen.
Hamar hilabete isilik pasatu ostean, Maribel Vilaplana kazetariak gutun ireki baten bidez eman du Carlos Mazon Valentziako presidentearekin izan zuen bazkariaren berri. Vilaplanaren arabera, 15:00etatik 18:30 edo 18:45era arte egon zen harekin, nahiz eta presidenteak esan zuen 18:00etan Generalitateko bulegoan zegoela.
Kazetariaren hitzetan, bazkaria hainbatetan eten zen, presidenteak dei ugari jaso zituelako. Hala ere, adierazi du Mazonek ez ziola inolako kezkarik erakutsi, eta, beraz, nabarmendu du ez zuela jakin zer gertatzen ari zen. "Kasualitate hutsa izan zen, eta arduradunei dagokie azalpenak ematea", azpimarratu du.
Bestalde, Vilaplanak salatu du azken hilabeteetan jazarpena pairatu duela, eta horren ondorioz ospitaleratu egin behar izan zutela.
Zure interesekoa izan daiteke