Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Martxan da A-8 autobideko tarteko radarra Saltacaballon

Onton eta Castro Urdiales arteko tartea zainduko du, 100 km/h-ko abiadura-muga duena, eta isunak gutxienez 100 eurokoak izango dira.

Radarra Saltacaballon, Castro Urdialesen (Kantabria). Artxiboko argazkia.

Larunbat honetan, irailak 6, jarri da martxan A-8 autobideko tarteko radarra Saltacaballon (Kantabria), instalatu eta ia urtebetera. 6,5 kilometroko tartea zainduko du, Ontongo aldapa eta Castro Urdiales-Samano irteera artekoa, Kantabriarako noranzkoan.

Kamerek matrikula erregistratzen dute bi puntutan, eta tarte horretako batez besteko abiadura kalkulatzen dute. Bizkairako noranzkoan, kontrola Samano parean hasi, eta Ontonen amaituko da, Easygas gasolindegiaren parean.

Tarte hori behar baino abiadura handiagoan egiten duten ibilgailuei gutxienez 100 euroko isuna jarriko diete; gehienez ere batez beste orduko 100 kilometroko abiadura eraman ahalko da bertan. Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT), dena den, iragarri du hasiera batean jakinarazpenak bidaliko dituztela isunak bidaltzen hasi aurretik.

Radar horrekin, DGTk "ezbehar-tasa handia murriztu nahi du", egunero 60.000 ibilgailutik gorako trafikoa jasaten duen puntu horretan. Neurri hori hartzeaz gain, abiadura-muga aldatu dute80 km/h-tik 100 km/h-ra igota. "Zirkulazioan homogeneotasun handiagoa lortzeko" egin dutela esan dute.

Zure interesekoa izan daiteke

MADRID, 19/01/2026.- Oficina de Iryo en la la estación de Atocha de Madrid este lunes. Treinta y nueve personas fallecidas y más de 20 heridas graves es el balance provisional del accidente entre dos trenes de alta velocidad en Adamuz (Córdoba), una tragedia cuyas causas empiezan a investigarse y que mantiene cortada la comunicación ferroviaria de alta velocidad entre Madrid y Andalucía. EFE/ Chema Moya
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zer dakigu Kordoban istripua izan duen Iryo tren-konpainiari buruz?

Iryo konpainia italiar-espainiarra abiadura handiko tren-operadore pribatu handiena da eta 2022ko azaroan hasi zuen jarduna Espainian. Astean 400 zerbitzu baino gehiago eskaintzen ditu, hiru korridore handitan banatuta: ipar-ekialdea (Madril-Zaragoza-Bartzelona-Tarragona.), hegoaldeko korridorea (Madril-Kordoba-Sevilla/Malaga) eta Levanteko korridorea (Madril-Cuenca-Valentzia/Alacant/Albacete/Murtzia).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X