EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Gipuzkoan 6 urteko haur bati eraso egin zion gizonari ezarritako 20 urteko kartzela-zigorra
2025 hasieran, 20 urte baino gehiagoko kartzela-zigorra ezarri zion Gipuzkoako Auzitegiak gizonari, eta ia bi urtekoa adingabearen amari, erasoak baimentzeagatik. Errekurritu egin zuten epaia baina EAEko auzitegi gorenak berretsi egin dizkie zigorrak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Gipuzkoako Auzitegiak 2025ean gizon bati ezarritako 20 urte, sei hilabete eta hamabost eguneko espetxe-zigorra. Gizonaren bikotekidearen semeak sei eta zazpi urte zituen bitartean sexu-erasoa egin eta tratu txarrak emateagatik zigortu zuen Gipuzkoako Auzitegiak gizona.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du, halaber, umearen amari ezarritako urtebete eta bederatzi hilabeteko kartzela-zigorra, gizonari haurra erasotzen uzteagatik, jo egiten zuela jakinda.
Auzitegiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, prozeduran atzera bota dituzte bi akusatuek Gipuzkoako Auzitegiaren epaiaren aurka jarritako errekurtsoak.
Auzipetuek alegatu zuten froga apreziazioan akatsa egin zela, errugabetasun-presuntziorako eskubidea urratu zela eta kondenak justifikatzeko froga zuzen eta objektiborik ez zegoela.
Aitzitik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du Gipuzkoako Auzitegiak bere epaian "froga-elementu sorta bat" jaso zuela, eta elementu horiek "argi eta garbi justifikatzen" dutela adingabeak zituen lesioak ez zirela "istripuz edo ustekabean" eragindakoak izan.
Halaber, nabarmendu du zentzuzko froga sendoak egon direla zigortzea erabakitzeko, eta, aldi berean, ukatu egin du errugabetasun-presuntziorako eskubidea urratu denik, "epaiak motibazio nahikoa" duelako.
Amaren kasuan ere, Gipuzkoako Auzitegiak hura kondenatzeko erabilitako froga-elementu guztiak zuzenak direla berresten du ebazpen berriak.
Zure interesekoa izan daiteke
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.