Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoan haurra hiltzen saiatzeagatik akusatutako gurasoek ukatu egin dute alaba astindu izana, eta adierazi dute lesioak gaixotasun genetiko baten ondorio direla

Fiskaltzak zazpi urteko espetxe-zigorra eskatu du bakoitzarentzat, hilketa saiakera egotzita. Gurasoek, aldiz, adierazi dute lesioak gaixotasun "oso arraro" baten ondorio direla.

Juicio en la Audiencia de Gipuzkoa contra unos padres acusados de intentar asesinar a su bebé por el síndrome del niño zarandeado.

Astelehen honetan, irailaren 8an, hasi da gurasoen aurkako epaiketa, bi hilabeteko alaba astinduz haren bizia arriskuan jartzeagatik. Biek ukatu egin dute gertatutakoa, eta defendatu dute adingabea ez zutela inoiz astindu.

Amak azaldu duenez, konplikazioak izan zituen haurdunaldian, eta, ondorengo osasun-arazoekin batera, gaixotasun genetiko "oso arraro" bat garatu zuen haurrak. Beraz, hori izango litzateke, gurasoen arabera, adingabearen lesioen eragilea.

Fiskaltzak zazpi urteko espetxe-zigorra eskatu du bakoitzarentzat, hilketa saiakera egotzita. Akusazioaren arabera, gurasoetako batek neskatoa bortizki astindu zuen, eta besteak ez zuen erasoa saihestu.

Instrukzioan parte hartu zuen ertzainetako batek adierazi duenez, amak "behar baino azalpen gehiago" eman zituen, eta lesio guzti-guztiak justifikatu zituen, galdetu gabe ere.

Gurasoek adierazi dute neskatoari proba genetikoak egiten ari zaizkiola. Horrenbestez, laster jakingo ditugu proba horien emaitzak; alegia, jakingo da gaixotasun arraroa den edo ez den lesioen eragilea.

Epaiketak hurrengo egunetan jarraituko du, perituen eta lekukoen deklarazioarekin. Horiek argitu beharko dute haurraren lesioak tratu txarren edo patologia mediko baten ondorio diren.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Agentes de la Policía Municipal de Bilbao



REMITIDA / HANDOUT por POLICIA MUNICIPAL DE BILBAO

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

24/8/2022
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Udalak ez du atxilotuen jatorria argitaratuko "ekarpenik ez duelako egiten" eta "delituzko jarduera ez duelako justifikatzen"

Bilboko Udaleko osoko bilkurak PPren proposamen bat eztabaidatu du ostegun honetan, atxilotuen nazionalitatea publiko egitearen alde egiten zuena, eta Elkarrekin Bilbaoren beste bat, hori saihestea eskatzen zuena. Testu horien ordez, gobernu taldeak (EAJ-PSE) porposatutako aldaketa-zuzenketa bat onartu da -EH Bilduk babestu du, PPk aurka bozkatu du eta Elkarrekin abstenitu egin da-, zeinak gobernu taldeari eskatzen dion segurtasun-politika eta bizikidetza indartzeko, segurtasun itunaren esparruan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X