Protestek ez dute etenik Vueltan, baina Fiskaltzaren ustez ez dira Audientzia Nazionalaren eskumena
Valladoliden jokatu den erlojuaren kontrako etapan bi pertsona atxilotu dituzte eta aske gelditu dira ondoren. Horrez gainera, beste 15 identifikazio egin dituzte polizia-agenteek.
La Vuelta txirrindularitza proban Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzearen aurkako protestek ez dute etenik. Ostegun honetan Valladoliden jokatu den erlojupeko etapan bi gazte atxilotu eta 15 pertsona identifikatu dituzte.
Txirrindularien ibilbidean sartzeagatik atxilotu dituzte bi gazteak. Desordena publikoak eragitea eta agintariei aurre egitea egotzi diete. Polizia-etxean egon ondoren, aske gelditu dira epaiketaren zain.
Aske utzi dituztenean, protesten zilegitasuna defendau dute. Mobilizazioak “baketsuak baina sendoak” izaten ari direla eta “Gazako genozidioa” agerian uzteko balio dutela esan dute.
Gaztelako hiriburuan jokatu den 18. etapa laburragoa izan da protestei aurrea hartzeko. Aurretik ere hainbat inzidentzia gertatu dira: Bilbon helmuga hainbat kilometro aurreratu behar izan zuten, eta joan den igandean, berriz, Galizian, etapako zortzi kilometro murriztu zituzten, manifestarien presentziagatik.
Horren harira, Acción y Comunicación sobre Oriente Medio (ACOM) elkarteak salaketa jarri zuen Auzitegi Nazionalean protesta horien sustatzaileen aurka, eta horien artean hainbat alderdi politiko aipatu zituen.
Auzitegiko Fiskaltzak Santiago Pedraz epaileari ostegun honetan jakinarazi dionez, salatutako ustezko gorroto-delituak, bide-segurtasunaren aurkako delituak, lesioak eta desordena publikoak ez dira auzitegi horren eskumenekoak. Ondorioz, ez du eskatutako kautelazko neurriei buruzko ebazpenik eman.
Vuelta Madrilen amaituko da igandean. Palestinaren aldeko elkarteek egunero deitu dituzte mobilizazioak Israel-Premier Tech taldeak lehiaketa utz dezan eskatzeko, palestinarren aurkako erasoek jarraitzen duten bitartean.
Zure interesekoa izan daiteke
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Larrialdi zerbitzuak joan den astearte gauean Mendexan desagertu zen 82 urteko arrantzale eta Ispasterreko alkate ohiaren bila aritu dira. Lapak arrantzatzera joan zen.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.
Bilbok TAOa ezarri du Zorrotzaurreko hegoaldean, 150 aparkaleku-plaza araututa
Bizitegi-eremu horretan, egoiliarrek denbora-mugarik gabe aparkatu ahal izango dute, eta datozen urteetan 550 plaza inguru izatea aurreikusten du Udalak.
Luiziek zirkulazioa korapilatu dute N-634 eta NA-1300 errepideetan
Azken orduotako euriteek lur-jausiak eragin dituzte errepide sareko hainbat puntutan. Aipatu bi errepideak irekita daude dagoeneko, zirkulazioa txandaka bideratuta.