GAIXOTASUNAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tuberkulosi kasu batek prebentzio eta kontrol protokoloa aktibatu du EHUko Zientzia Fakultatean

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak 70 kontaktu identifikatu dituzte. Azterketak eta jarraipena egingo zaie hurrengo egunetan.

EHU Leioa Zientzia eta Teknologia
EHUko Leioako campusa. Argazkia: EHU

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Tuberkulosia Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Programa-ko protokoloa aktibatu dute EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Leioako campusean, tuberkulosi kasu bat atzeman ondoren.

Kasu bakarra dela jakinarazi dute, eta, beraz, hartuko dituzten neurri guztiak “prebentiboak” izango direla azpimarratu dute.

Guztira, gaixoaren 70 kontaktu identifikatu dituzte, ikasleak eta irakasleak. Horiei azterketak egingo dizkiete hurrengo egunean, kasu berriak baztertzeko eta babes egokia bermatzeko.

Eusko Jaurlaritzak zabaldu duenez, esperientziaren arabera, “azterketa horietako gehienek emaitza negatiboak” eman ohi dituzte. Positibo ematen duten kontaktuen artean, berriz, “gaixotasuna garatzeko arriskua oso txikia” dela esan dute, eta profilaxi eta tratamendu oso eraginkorrak daudela gaineratu dute.

Horrez gain, datozen asteetan zaintza aktiboa egingo dutela jakinarazi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X