NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sutea izan da Iruñeko etxebizitza batean, eta gizon bat eta haur bat artatu behar izan dituzte kea arnastu baitute

Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, Gorriti kaleko etxebizitza bateko sukaldean piztu den sutearen ondorioz.

47 urteko gizon bat eta 8 urteko haur bat artatu behar izan dituzte bart gauean Iruñeko Gorriti kaleko etxebizitza batean piztutako sute batean kea arnastu baitute.

Sutea 23:06an piztu zen, etxeko sukaldean, eta kalte material gutxi eragin zituen, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Gizona eta mutikoa Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte kea arnastu baitute.

Cordovillako suhiltzaileak, anbulantzia bat eta Udaltzaingoa bertaratu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X