Manifestazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milaka lagun bildu ditu 'Ibaitik Itsasora' martxak Iruñean

3.000 bat pertsonak egin dute bat Iruñean Palestinaren alde Euskal Herria zeharkatzen ari den martxarekin. Hain zuzen ere, Hendaian amaituko da, hilaren 20an.

GRAFCAV2806. PAMPLONA, 14/09/2025.- Miles de personas han marchado este domingo por las calles de Pamplona convocadas por la Marcha por Palestina, que del 10 al 20 de septiembre van a hacer a pie el recorrido entre Tudela y Hendaya, para reclamar libertad para el pueblo palestino y parar lo que consideran un "genocidio" perpetrado por Israel. A su llegada a Pamplona, se ha procedido a dar el relevo de una gran llave de madera que simboliza el derecho a regresar a sus hogares de los palestinos que han perdido sus viviendas por los bombardeos de Israel. EFE/Villar López

Urrezko giltza handi bat zeramaten, palestinarrek etxea izateko eskubidea dutela sinbolizatzeko. Argazkia: EFE.

Milaka pertsona atera dira Iruñeko kaleetara irailaren 10etik Euskal Herria zeharkatzen ari den "Ibaitik Itsasora" martxan parte hartzera.

Nafarroako hiriburuan, urrezko giltza handi baten erreleboa eman dute, etxebizitzak galdu dituzten palestinarrek etxera itzultzeko eskubidea dutela sinbolizatzeko.

"Ibaitik Itsasora" lelopean, manifestariek "Israel errudun, Europa erantzule" eta "Ez da gerra bat, genozidioa da" oihukatu dute.

Richard Weyndling, 'Itsasotik Ibaira' martxako bozeramailea

Kaleko presioa, iritzi publikoaren presioa, apurka-apurka borroka irabazten ari da"

Richard Weyndling martxaren bozeramaileak azaldu duenez, protestak "agerian utzi nahi du herri palestinarrak bere lurralde historikoan askatasunez, justiziaz eta berdintasunez bizitzeko duen asmo legitimoa".

"Kaleko presioa, iritzi publikoaren presioa, apurka-apurka borroka irabazten ari da", gaineratu du horren harian.

Zure interesekoa izan daiteke

marisma txingudi irun
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Padura artifizialak sortu eta etorkizuneko eraikinetako kotak igoko ditu Jaurlaritzak, itsas mailaren igoerari aurre egiteko

Egoerarik okerrenean, itsasoaren maila 0,72 metro igo liteke 2100. urterako. Horrek guztiak zuzenean eragingo die EAEko biztanleriaren % 32ri (700.000 pertsonari baino gehiagori) kostaldean eta bokaletik hurbil dauden ibai haranetako biztanleei. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritza onartu du, behin-behinean, Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialari. 

Gehiago ikusi