Itzulia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vueltako antolatzaileek prentsaurrekoa deitu dute gaur eguerdirako Madrilen

Vueltako azken etaparen azken kilometroan, Madrilgo erdigunean, poliziaren eta manifestarien arteko liskarrak sortu ziren, ibilbideko hesiak bota zituztenean. Guztira, bi pertsona atxilotu zituzten eta 22 agente zauritu.

Protestas propalestinas en el final de La Vuelta en Madrid
Atzo Madrilen izandako istiluen irudia. Argazkia: EFE

Vueltako antolatzaileek prentsaurrekoa deitu dute astelehen honetarako, 12:00etan, Madril iparraldeko hotel batean. Javier Guillen zuzendariak agerraldia egingo du azken etapa bertan behera utzi zuten Israelen aurkako protestak salatzeko.

Espainiako Vueltako 90. edizioak amaiera izan du helmugarako 56 kilometroren faltan. Izan ere, Palestinaren aldeko manifestazioek etapa azken kilometroetako errepidea hartu zuten, azken etapa bertan behera uztera behartuz.

Azken kilometro horretan poliziaren eta manifestarien arteko liskarrak sortu ziren, ibilbideko hesiak bota dituztenean. Orduan hasi dute manifestariek bat-bateko martxa bat, etapako ibilbidean zehar. Guztira, 2 atxilotu izan ziren, eta 22 agente zauritu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X