EHU
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EHUk uko egin dio 247 milioi euroko ikerketa-proiektuetan parte hartzeari, Israelekin loturak zituztelako

Estitxu Garai, Joxerramon Bengoetxea y Asier Blas



EUROPA PRESS

17/9/2025
18:00 - 20:00
Estitxu Garai, Joxerramon Bengoetxea eta Asier Blas.

Joxerramon Bengoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektoreak asteazken honetan berretsi duenez, "Palestinako herriaren genozidioaren auzia lehentasuna da gure unibertsitatean", eta aditzera eman du EHUk uko egin diela, azken hilabeteetan, 247 milioi euroko ikerkuntza-proiektuei, biomedikuntzaren edo konputazio-zientzien arloetan, proiektu horiek Israelgo estatuarekin zuten loturagatik.

Agerraldian, Bengoetxeak Europako Batzordeari eta Espainiako Gobernuari eskatu die Israelgo unibertsitateak, ikerketa-zentroak eta erakundeak bazter utz ditzatela ikerketa elkarlanak, akademikoak edo kulturalak laguntzeko europar funtsetatik. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X