Sexu-esplotazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adunako prostituzio-etxe bateko arduraduna atxilotu dute, sexu-esplotazioa eta sexu-eraso saiakera bat egitea leporatuta

Lokaleko langileetako batek tratu umiliagarria jasan zuela eta drogak kontsumitzera behartu zutela salatu zuen, besteak beste.

Ertzaintzak 66 urteko gizonezko bat atxilotu du Adunan (Gipuzkoa), prostituzioaren bidez sexu-esplotazioa egitea eta sexu-eraso bat egiten saiatzea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, prostituzio-etxe bateko arduraduna da gizona, eta langile batek jasandako egoera salatu zuen.

Emakumeak azaldu zuenez, lokaleko arduradunak baldintza jasanezinak ezartzen zizkien: atsedenik gabe ordu luzez lan egitera behartu, eta haien borondatearen kontra lan egitera. Halaber, beharginek jasan behar zuten tratu umiliagarria salatu zuen; gainera, behin, arduraduna salatzaileari sexu erasoa egiten saiatu zen, baina gelatik ihes egitea lortu zuen.

Salaketaren arabera, klubeko arduradunak substantzia sorgorgarriak ematen zizkien bai bezeroei bai bertan lan egiten zutenei, eta kontsumitzera bultzatu. Emakumeak hainbat hilabetez pairatu zituen horrelako egoerak, errepresalien beldur, eta azkenean larunbatean erabaki zuen Ertzaintzara jotzea.

Ikerketaren ondoren, astelehen goizean atxilotu zuten 66 urteko gizonezkoa. Segurtasun Sailak adierazi duenez, gizonezkoari sexu-esplotazioaren delitua eta sexu eraso saiakera bat egitea leporatzen dizkiote.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X