EUSKO JAURLARITZAREN PROIEKTU PILOTUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak psikologia zerbitzua emango du Lehen Arretako 13 zentrotan

Gipuzkoako lau zentrotan, Arabako bitan eta Bizkaiko zazpitan arituko dira psikologoak. Lehen Arretako gaixoen ongizate emozionalaren erreferente izango dira psikologo horiek, kasu arinenak ere artatuz, eta familia-medikuaren eta ospitalez kanpoko osasun mentala artatzeko zentroen arteko bitartekari moduan jardungo dute.  

13 centros de salud de la CAV (4 en Gipuzkoa, 2 en Áraba y 7 en Bizkaia) tendrán psicólogos y psicólogas que serán el referente del bienestar emocional de los pacientes en la Atención Primaria y mediarán entre el profesional de Medicina de Familia y los centros de salud mental extrahospitalarios.

Bi pertsona, kontsulta mediko batean. Argazkia: EITB MEDIA

Lehen Mailako Arretako osasun zentroetan psikologia zerbitzua ezarriko duen proiektu pilotua aurkeztu die Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Osakidetzako sindikatuei, asteazken honetan bien artean izandako Osakidetzako Mahai Sektorialean, Osakidetzak ohar bidez jakitera eman duenez.

Horrela, psikologoak lanean izango dira Lehen Mailako Arretako EAEko 13 osasun zentrotan: lau Gipuzkoan (Altza, Pasai San Pedro, Beasain, Irun-Dunboa), bi Araban (Lakuabizkarra eta Salburua) eta zazpi Bizkaian (Buenavista, Errepelega, Otxoarkoaga, Txurdinaga, Santutxu, Solokoetxe, Gernikaldea eta Basauri-Kareaga).

Buru-osasunarekin lotutako proiektu pilotua joan den irailaren 18an iragarri zuen Imanol Pradales lehendakariak, Eusko Legebiltzarrean izandako Politika Orokorreko lehen Osoko Bilkuran.

Lehen Mailako Arretako gaixoen ongizate emozionalaren erreferente bihurtuko dira psikologo horiek, kasu arinenak ere artatuta, eta familia-medikuaren eta ospitalez kanpoko osasun mentala artatzeko zentroen arteko bitartekari moduan jardungo dute.  

Horrela, Lehen Mailako Arretako psikologoek eguneroko bizitzan eragina duten nahasmendu arinak eta ondoez emozionalak artatuko dituzte, hala nola antsietatea, depresioa eta insomnioa, eta arazo horiei aurre egiteko terapiak prestatuko dituzte.

Esperientzia pilotu honen helburua izango da buruko osasunean espezializatutako zerbitzuak arin bideratzea eta kasu arinenak artatzea, "arreta arinago eta hurbilagoaren" bidez, baita terapia pribatuetara jo ezin duen biztanleriari arreta ematea ere. 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X