TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Istripua izan da Barakaldo parean, eta auto-ilara luzeak izan dira goizean goiz

Bi ibilgailuk talka egin dute A-8ko 123. kilometroan, Donostiarako noranzkoan, eta errei bat itxi behar izan dute. Auto-ilara luzeak sortu dira inguruan.

Trafikoa A8an, Max Center parean. Argazkia: @TrafikoEJGV

Trafiko-istripua izan da A-8an, Barakaldo parean, eta arazo larriak eragin ditu zirkulazioan. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, ezbeharra 123. kilometroan gertatu da, Donostiarako noranzkoan, eta bi ibilgailu hartu ditu.

Segurtasun sailak adierazi duenez, ez da zauriturik izan. 

Talkaren ondorioz, gutxienez bost kilometroko auto-ilarak sortu dira.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X